Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4225

1610/2015 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean Ofizialaren kategoriako (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak) sartutako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren, eta 2011ko uztailaren 27ko EHAAn argitaratu ziren (142. zk).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 18/2012 Ebazpenaren bidez, hautaprobak deitu ziren pertsonal estatutario izaera lortzeko, Ofizialaren kategorian (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun erakundeetan izanik. 2012ko urtarrilaren 26ko EHAAn argitaratu zen (18. zk).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 1072/2014 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen I. eranskinean txanda irekian sartutako Ofizialaren kategoriako (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak) esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude. 2014ko irailaren 22ko EHAAn argitaratu zen (179. zk).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1151/2015 Ebazpenaren bidez, gora jotzeko errekurtsoak ebatzitakoan, I. eranskinean jasotako esleipendunen langile estatutario finkoaren izendapena argitaratu zen, txanda irekian, Ofizialeko kategorian (Mantentze Ofizialeko lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan postu funtzionalak betetzeko (2015eko ekainaren 16ko EHAA, 111. zk).

Aurreko ebazpenetan lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaituta, txanda irekiko izangaiei oinarri orokorretako 16.8 oinarrian aurreikusitakoari lotutako destinoak eskainiko zaizkie.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 29ko 170/2015 Ebazpenaren bidez, 2011n Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak deitutako hautatze-prozesuko Ofizialeko kategoriako (Mantentze Ofizialeko postu funtzionalak) destino hutsen zerrenda web-orrian argitaratu zen, destinoa zehazten diren osasun-zerbitzuetan izanik.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 29ko 201/2015 Ebazpena Osakidetzako web-orrian argitaratu zen. Ebazpen honek aldatzen du 2011n Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak deitutako hautatze-prozesuko Ofizialeko kategoriako (Mantentze Ofizialeko postu funtzionalak) destino hutsen zerrenda argitaratzeko 170/2015 Ebazpena.

Hortaz, eta indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea I. eranskinean sartutako Ofizialaren kategoriako (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak) esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Izangaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalen kasuan; eta dokumentu mota bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenei dagokienez (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan baldintza beretan funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu langile estatutario gisa esleitu zaien destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortutako eskubideak.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala