Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4224

1608/2015 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, I. eranskinean jasotako txanda irekiko esleipendunak, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik, Ofizialaren kategorian (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak), langile estatutario finko izateko izendapena argitaratzeko dena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren eta 2011ko uztailaren 27ko 142. EHAAn argitaratu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 18/2012 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren langile estatutario izaera lortzeko, Ofizialaren kategorian (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun erakundeetan izanik. 2012ko urtarrilaren 26ko EHAAn, 18. zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 1072/2014 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen I. eranskinean txanda irekiko esleipendunen izendapena, Ofizialaren kategoriarako (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak), langile estatutario finkoaren izaerarekin. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude. 2014ko irailaren 22ko EHAAn, 179. zenbakian, argitaratu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1151/2015 ebazpenaren bidez, gora jotzeko errekurtsoak ebatzitakoan, I. eranskinean jasotako esleipendunen langile estatutario finkoaren izendapena argitaratu zen, txanda irekian, Ofizialaren kategorian (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik. 2015eko ekainaren 16ko EHAA, 111. zenbakia.

Ekainaren 29ko 1327/2015 ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, maiatzaren 9ko 1151/2015 Ebazpena aldatzen da, Ofizialaren kategorian (Mantentze Lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan izanik. Ekainaren 29ko 1327/2015 ebazpen horren bidez, Francisco Javier González Ibáñez jaunaren langile estatutario finkoaren izendapena egin zen. 2015eko uztailaren 13ko EHAA,130. zenbakia.

Francisco Javier González Ibáñez jauna, Donostiako UOn Mantentze Lan Mekanikoetako Ofizialaren destinoaren esleipenduna, ez da lanpostuaz jabetu horretarako ezarritako epean. Ondorioz, eskainitako postu funtzionalerako egiaztatutako titulazioa eta prozesuan lortutako puntuazioa kontuan izanik, Donostiako UOn Mantentze Lan Mekanikoetako Ofizialaren destinoaren esleipena izateko eskubidea Javier Moreno Martinez jaunak hartzen du.

Horregatik guztiagatik eta langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jasota dagoen Javier Moreno Martínez jauna, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik, Ofizialaren kategorian (Mantentze Lanetako Ofizialaren lanpostu funtzionalak), langile estatutario finko izateko izendapena EHAAn argitara dadin agintzea.

Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoaz jabetzeko, izendapenaren ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik hitzordua eskatuta; izangaiak dokumentazio hau aurkeztu beharko du ekitaldi horretan:

– NANa, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura bizi izanez gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik zuzenbidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

– Elkargoko kidea izateari buruzko ziurtagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

– Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez dira diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daude zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, honako hau adierazteko: ez daude eginkizun publikoetarako gaitasungabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat ez dute haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapenik edo baliokiderik.

– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta atzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsutzeren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala