Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4219

IRAGARKIA, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoa ustez hausteagatik zenbait zehapen-espediente irekitzen dituzten Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren aginduak jakinarazteko dena.

Espedientatuei aginduak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdun orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten; eta gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Administrazioaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 24a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala