Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4218

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak 2015eko ekainaren 3an ebazpen bat eman duela 48A001-24-2015 ES zehapen-espedientea irekitzeko, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 eta 50.4.e) artikuluetan tipifikatutako arau-hauste bat egotzita.

Ezinezkoa izan da izapidetutako espedienteari dagokion zehapen-espedientea Alpe Multiasistencia, S.L. sozietateari irekitzeko ebazpena jakinaraztea, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:

Ebazpenaren eduki osoaren berri izateko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan ager daitezke bost eguneko epean (Errekalde zumarkalea 39A, Bilbao), eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzakete, agertu eta hamabost eguneko epean.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko uztailaren 13a.

Kontsumoko Koordinatzailea,

XABIER ALBERDI LAZCURAIN.


Azterketa dokumentala