Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4215

IRAGARKIA, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, Goiener, S. Coop. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko espedienteari buruzkoa.

Jesús Alfredo Ispizua Zuazuak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendariak, iragarki hau eman du.

IRAGARKIA

Goiener, S. Coop. kooperatiba-sozietateak eskabidea aurkeztu du, onura publikoko aitor dezaten, hain justu ere Onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunei buruzko araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuarekin bat etorriz. Dekretu horren 9. artikuluaren 3. paragrafoari jarraituz, hogei eguneko aldi bat irekitzen da, interesatuta dagoen edonork espedientea aztertu, eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 28a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.


Azterketa dokumentala