Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4213

IRAGARKIA, 2015eko irailaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurreko informazioa ematen den airetiko linea elektriko honetako aldaketaz: 13,2 KV-ko linea elektrikoa, Ubide eta Barazar artean, Otxandio-Landa TEA, Ubideko eta Zeanuriko udal-mugarteetan.

Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. sozietateak egin du horretarako eskaera, eta jendaurrean jartzen da instalazioaren gaineko informazioa, Abenduren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduren 27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, eta hauekin bat: dekretu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legeko Erregelamenduaren 17. artikulua; eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE); eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011ko maiatzaren 31ko EHAA).

Erref.: L-8.131 LUI/TLE

48-AT-H-2014-55 (Bizkaia).

Kokapena: Ubide eta Zeanuri.

Aurrekontua guztira: 162.524,50 euro.

Xedea: energia elektrikoa kalitatea handiagoz eta seguruago hornitzea.

Jarduketaren ezaugarri nagusiak:

Ubide eta Barazar arteko Otxandio-Landako TEAko 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoa aldatzea, 5029 metroko luzeran, zazpi lerrokaduratan, trazadura guztia Ubideko eta Zeanuriko udal-mugarteetakoa izango da, eta ezaugarri hauek izango ditu:

– Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

– Euskarriak: metalikoak eta hormigoizkoak.

– Eraginpeko luzera: 5029 m.

– Hasiera: Otxandio-Landako TEAko linea elektrikoaren 31. euskarria.

– Amaiera: Linea bereko 1135. euskarria.

Onura publikoaren deklarazioa eskatu da.

Jendaurrean jartzen da, denek jakin dezaten, batez ere, lurren jabeek eta jarduteak ukitzen dituen gainerako titularrek. Haien zerrenda iragarki honekin batera txertatu da, agiriak aztergai egon daitezen, Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5.a, Bilbao) edo udaletxean bertan. Bestetik, egoki iritzitako alegazioak egiteko, bina ale aurkeztu behar dira, kasuan kasuko ordezkaritzan, hilabeteko gehienezko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2015eko ekainaren 29a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala