Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4210

EDIKTUA, 409/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 409/2014 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Banco Cetelem, S.A.

Alderdi demandatua: Juliana Guzman Jimenez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Banco Cetelem, S.A. sozietateak Juliana Guzmán Jiménez-en aurka aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, Juliana Guzmán Jiménez kondenatzen dut Banco Cetelem, S.A.ri 1.972,77 euro ordain diezazkion, gehi 2014ko ekainaren 16tik aurrera sortutako interes legala, zeinari bi puntu gehituko baitzaizkio epaitik aurrera. Prozesuan eragindako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Alderdiei jakinaraz bekie ebazpen hau; eta, halaber, adieraz bekie ebazpen horren aurka ezin daitekeela errekurtsorik aurkeztu (PZLaren 455.1 artikulua, Prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legeak emandako idazketa duena).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Getxo (Bizkaia), 2015eko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala