Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4207

EBAZPENA, 2015eko irailaren 22koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinen bidez izendatzen baitira garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, tokiko organismo autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko osatu behar den Organo Ebaluatzailearen kideak.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Agindua ikusi da, zeinen bidez ezartzen baitira garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei, tokiko organismo autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak, eta deialdia iragartzen.

Agindu horretako 15. artikuluak dioenez, aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko, organo ebaluatzaile bat eratuko da. Honako hauek izango dira organo horretako kideak: Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria, Ingurumen Administrazioaren zuzendaria, eta Ihobe Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoko zuzendari nagusia.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Organo ebaluatzailearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

1.– Alexander Boto Basteguieta, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria.

2.– Alejandra Iturrioz Unzueta, Ingurumen Administrazioaren zuzendaria.

3.– Javier Agirre Orcajo, Ihobe Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoko zuzendari nagusia.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala