Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4206

EBAZPENA, 2015eko irailaren 10ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin eta Winoa Ibérica, SAk sustatuta altzairuzko granaila fabrikatzeko instalazio bat Balmasedako udalerrian jartzeko ingurumen-baimen bateratua ematen duena.

AURREKARIAK

2013ko uztailaren 23an, Luis Resusta Urruticoechea jaunak, Talleres Fabio Murga, SAren izenean eta ordezkari moduan, Balmasedako udalerrian, UA-1 «Arla» sektore industrialean, altzairuzko granaila fabrikatzeko proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedura izapidetzen hasteko eskatu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak zein proiektuen ingurumen-inpaktuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak xedatutakoaren arabera.

2013ko abuztuaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak zenbait erakunderi txostena egiteko eskatu zien, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko. Zehazki, honako hauei egin zitzaien kontsulta: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Kultura Saila, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza eta Ur Agentzia; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusia; Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa; eta Balmasedako Udala.

2013ko urriaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena egin zuen, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlanaren zabaltasuna eta xehetasun-maila zehazteko.

2014ko urriaren 30ean, Luis Resusta Urruticoechea jaunak, Talleres Fabio Murga, SAren izenean eta ordezkari moduan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ingurumeneko baimen bateratua emateko eskatu zion, ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena egin ondoren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Balmasedako udalerrian altzairuzko granaila egiteko instalazio bat jartzeko. Eskaerarekin batera honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

– Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Aurkeztutako dokumentazioaren askitasuna egiaztatu ondoren, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak 2014ko abenduaren 18an eman zuen ebazpenaren bidez, Talleres Fabio Murga, SAk sustatutako proiektua jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen hura, 2014ko abenduaren 30ean. Mugakide bakarrari, Balmasedako Udalari, jakinarazpena egin zitzaion 2015eko urtarrilaren 8an. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren web-orrian.

2015eko urtarrilaren 21ean, Winoa Ibérica, SA merkataritza-sozietateak Talleres Fabio Murga, SAren izen sozialaren aldaketaren berri eman zuen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluan xedatua aplikatuz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zion Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari 2015eko urtarrilaren 29an.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatua aplikatuz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien honako hauei 2015eko otsailaren 10ean: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Kultura Saila eta Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusia, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, eta Balmasedako Udala; emaitza espedientean dago.

2015eko otsailaren 20an, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari informazioa jendaurrean jartzeko izapidearen emaitza jakinarazi zitzaion, eta 2015eko martxoaren 24an erakunde horren txostena jaso zen.

2015eko otsailaren 27an, Balmasedako Udalak jakinarazi zuen udal horretako bulego teknikoak proiektuaren eta aplikatzeko araudiaren arteko hirigintza-bateragarritasunaren aldeko iritzia eman zuela. Sustatzaileak hirigintza-txosten horren kopia bat jaso du espedientean, 2014ko azaroaren 10ekoa.

2015eko martxoaren 17an, ingurumen-organoak ebazpen hau egiteko aurrez eskatutako beste argibide batzuk aurkeztu zituen sustatzaileak.

2015eko abuztuaren 6an, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatua betez, Winoa Ibérica, SAren esku utzi zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2015eko abuztuaren 14an, Winoa Ibérica, SAk igorritako idazki batean, merkataritza-sozietate horretara bidalitako ebazpen-proposamenaren zirriborroari buruzko alegazioak egin zituen, zirriborroan aurkitutako zenbait huts eta baieztapen okerren gainekoak, eta ingurumen-baimen bateratuan aldaketa zehatz batzuk egiteko eskatu zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamendua –zeina, aldi berean, industriako emisioei buruzkoa baita– onartzekoa), 6. artikuluan xedatuarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak, zehazki, 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueraren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak xedatzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Winoa Ibérica, SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: ibilgura zeharka isurtzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera ur sanitarioen isurtzeak egiteko baimena, atmosferara isurtzeak egiteko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapen batzuen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten denean ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruzko arau autonomiko aplikagarriei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoan. Transkribatutako aginduen aplikazioan, Winoa Ibérica SAri dagokionez, ingurumen-baimen bateraturako prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean horretarako aurreikusitako izapide guztiak jaso ditu, eta honako hauek egindako txostenak gehitu dira, espedientean bildutako emaitzarekin: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza; Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusia eta Ondare Kulturaleko Zerbitzua; Balmasedako Udala; eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa.

Bestalde, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoak, 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura bete behar dute, nahitaez, legearen I.B eranskinean jasota dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin amaitzen da, eta adierazpen hori beharrezkoa da aipatutako proiektu horiek gauzatzeko edo baimentzeko administrazio-ebazpena eman ahal izateko. Era berean, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa aplikatzekoa da urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinean jasotako proiektuetan.

Halaber, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikuluan xedatua betez, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako jarduerak ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran sartu ahal izateko, hala eska badaiteke, eta autonomia-erkidegoak horretarako eskumena badu.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legean adierazitakoari jarraikiz, ingurumen-organoak neurriak hartu ditu ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen bateratuaren prozeduran txertatzeko. Alde horretatik, aipaturiko prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen eraginak batera hartu dira kontuan, haren bideragarritasuna zehaztearren, bai ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko araudiaren ikuspegitik, bai eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako gainerako ingurumen-manuen ikuspegitik. Bateratze hori ikus daiteke, halaber, ingurumen-baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurreko proiektuaren balioespen orokorrean. Ebazpen honetan sartuta dago ingurumen-inpaktua ebaluatzeko aipatutako prozesuaren emaitza. Horretarako, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten du lehenengo idatzi-zatian, aldeko irizpenarekin, eta aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela adierazten du, ingurumen-ondorioei soilik erreparatuta; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, eta baldintza horiek koherenteak dira uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz proiektuari ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak kontuan izan dituela, bai instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Bereziki, Europako Batzordearen honako dokumentu hauen edukia kontuan hartu da: BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» (2005eko maiatza), «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» (2001eko abendua) eta «Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage» (2006ko uztaila).

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Winoa Ibérica, SAk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Entzunaldi-izapide horretan jasotako oharrak eta alegazioak aztertu ondoren, ebazpen hau egin da, sustatzaileak aipatutako hutsak eta baieztapen okerrak zuzenduta. Bestalde, ez dira aintzat hartu sustatzaileak fokuetan eta isurietan parametro jakin batzuk neurtzeko beharrezkotasunik ezari buruz aurkeztutako alegazioak; izan ere, dioxinen eta furanoen kasuan, egungo plantan egindako neurketak parekagarriak dira 1. foku berriari dagokionez, eta, euri-uren kasuan, isurien mugako balioak, hala egokituz gero, Udalaren baimenean jasotakoak izango dira. Hala ere, ingurumen-organoak, nahiz eta pentsatu nekez gerta daitekeela kutsadura garrantzitsu bat dioxina eta furanoen ondorioz 1. fokuan eta beste parametro batzuen ondorioz euri-uren isurian, uste du ezin dela guztiz baztertu kutsadura hori, eta, horrenbestez, egokia dela egindako kalkuluaren egiazkotasuna egiaztatzea, ebazpen honetako Laugarren C idatzi-zatian (ingurumena zaintzeko programari buruzkoa) jasotzen den bezala.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuak xedatutakoari jarraikiz, organo honek eskumena du ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiteko eta ingurumen-baimen bateratua emateko.

Honako hauek aztertu dira: Ebazpena, 2015eko abuztuaren 6koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarena; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazio Legearen testu bategina onartzen duena; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; eta aplika daitekeen gainerako araudia; eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balmasedako udalerrian, Winoa Ibérica, SAk sustatuta altzairuzko granaila fabrikatzeko jarri nahi den instalazioaren ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea, ebazpen honen hirugarren eta laugarren idatzi-zatietan ezarritako baldintzetan.

Bigarrena.– Winoa Ibérica, SAri (sozietatearen helbidea: Magdalena pas., 28, Balmaseda; IFK: A-48063812) ingurumen-baimen bateratua ematea, altzairuzko granaila fabrikatzeko instalazio bat jar dezan Balmasedan, ebazpen honetako laugarren idatzi-atalean adierazitako baldintzekin.

Jarduera hori Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen kategoria honetan dago sartuta: 2.4, zeina metal ferrosoak galdatzeko instalazioei baitagokie, ekoizpen-ahalmena eguneko 20 tonatik gorakoa izanda.

Instalazioa Arla industrialdeko 1. lursailean dago, Balmasedan. Lursailak 28.927,54 m2-ko azalera osoa dauka. Eremu horretan, 19.411,54 m2 zolatzea aurreikusten da, eraikinek eta instalazioaren urbanizazioak okupatutako ingurua.

Winoa Ibérica, SAk altzairuzko granaila fabrikatzeko bi lerro ezartzea aurreikusten du: biribila, galdaketa- eta altzairu-sektorean erabilia izateko; eta angeluarra, lurzoru eta estalduretarako harrizko materialen ekoizpenean erabilia izateko. Granailaren urteko ekoizpena 45.000 tonakoa da, hiru txandako etengabeko funtzionamenduarekin.

Granaila fabrikatzeko lehengai nagusia altzairuzko txatarra da; txatarrarekin batera, ferroaleazio jakin batzuk galdatzen dira.

Jarduera hori prozesu eta azpiprozesu hauen bidez gauzatuko da:

1. prozesua. Granaila-ekoizpena.

1.1 prozesua. Galdaketa.

Granailaren ekoizpena altzairuzko txatarra ferroaleazioekin batera indukzio-labeetan galdatzearekin hasten da. Txatarra kamioietan iristen da instalaziora, eta erradioaktibitatea detektatzeko kontrolak egiten zaizkio, bai eta kontrol bisualak ere, biltegiratzeko hobietan deskargatu baino lehen. Ferroaleazioak big-bagetan iristen dira.

Galdaketa maiztasun ertaineko bi indukzio-labetan gertatzen da, eta galdatzeko ahalmen unitarioa 6 t/h-koa da. Instalazioaren galdaketa-ahalmen osoa, Winoa Ibérica, SAren eskaeran aurreikusitako ekoizpen-erregimenaren arabera, eguneko 150 tonakoa da. Sortutako gasak zikloi eta mahuka-iragazki bidez bildu eta tratatzen dira, atmosferara 1. foku lokalizatuaren bidez zabaldu baino lehen. Labeek Kadagua ibaitik hartutako ura erabiltzen duen hozte-sistema bat behar dute, eta purgak ikatzezko iragazki aktibo batean tratatzen dira, industrialdeko euri-uren kolektoreetako batera isuri baino lehen (4. isurketa).

Galdaketa-salda atomizatu egiten da presio handiko ur-inpaktuaren bidez. Zeregin horretan erabilitako ura dekantatu egiten da, prozesuko ura hozteko dorreetan hoztu, eta atomizatzeko prozesuan bertan nahiz granaila hozteko zenbait prozesutan berrerabiltzen da. Hozteko dorreetako purgak ikatzezko iragazki aktibo batean tratatzen dira, industrialdeko euri-uren kolektoreetako batera isuri baino lehen (3. isurketa).

1.2 prozesua. Granailaren prozesamendua.

Atomizatu ondoren ateratzen den materiala lehortu egiten da, eta granaila gordina bihurtzen da. Tamainaren araberako sailkapena egiten da, eta bi korronte sortzen dira: kalibre txikienekoari granaila biribila deritzo (galdaketa- eta altzairu-sektoreetan erabiltzekoa da), eta handiena, berriz, eho egiten da granaila angeluar moduan merkaturatu baino lehen (material hori batez ere eraikuntzan erabiltzen da).

Granaila gordinerako lehorgailuko gasak zikloi eta mahuka-iragazki bidez bildu eta tratatzen dira, atmosferara 1. foku lokalizatuaren bidez zabaldu baino lehen.

Ondoren, tratamendu termikoa egiten zaie bi granaila motei; hau da, berotu egiten dira gas naturalezko hiru tenplaketa-laberen barruan. Labe horietako gasak bildu eta 3., 4. eta 5. foku lokalizatuen bidez zabaltzen dira atmosferara. Berotzearen ondoren ur edo aire bidezko bat-bateko hoztea izaten da.

Granailaren beste tratamendu termiko bat egiten da iraotzeko lau labetan; lau horietako hiru elektrikoak dira, eta batek gas naturala kontsumitzen du. Azken labe horretako gasak bildu eta 6. foku lokalizatuaren bidez zabaltzen dira. Ur bidezko hoztea gertatzen da (granaila zuzenean ukitu gabe) edo aire bidezkoa.

Aire bidezko hozte-prozesuek partikulak zabaltzen dituzte, eta hurrengo lerrokadetan esan bezala tratatzen dira.

Iraotu ondoren, granaila biribilaren sailkapen granulometrikoa egiten da, ontziratu eta merkaturatu baino lehen. Granaila angeluarraren kasuan, eho egiten da, sailkapen granulometrikoa egin, ontziratu eta merkaturatu baino lehen.

Granaila-lehorgailuko gasak, tenplaketaren eta granaila erabiltzeko eragiketetako partikulak zabaldu ondoren, deskribatutako eragiketetan (hoztea, sailkatzea, garraiatzea eta abar) bildu eta tratatu (zikloi eta mahuka-iragazki bidez) egiten dira batera, 2. foku lokalizatuaren bidez zabaldu baino lehen.

Granaila hozteko erabilitako ura dekantatu, prozesuko ura hozteko dorreetan hoztu eta berrerabili egiten da. Hozteko dorreetako purgak ikatzezko iragazki aktibo batean tratatzen dira, industrialdeko euri-uren kolektorera isuri baino lehen (3. isurketa).

2. prozesua. Zerbitzu orokorrak.

Prozesu honek lan osagarriak eta mantentze-lanak biltzen ditu, gainerako prozesuetan eta laborategiko eta bulegoko zenbait jardueratan erabiltzen diren ekipoak eta makinak barne hartuta.

Bulegoan, ur bero sanitarioko galdara kokatzen da, gas naturalekoa, eta hartako gasak 7. foku lokalizatuaren bidez zabaltzen dira atmosferara.

Instalazioek funtzionatzeko erabilitako energiaren hornikuntza-iturriak energia elektrikoa, gas naturala eta gasolioa dira. Kalkuluen arabera, elektrizitatearen, gas naturalaren eta gasolioaren urteko kontsumoak hauek izango dira hurrenez hurren: 40.000 MWh, 26.400 MWh eta 36.000 kg.

Instalazioan udal-sareko ura kontsumituko da: gehienbat erabilera sanitarioa izango du, eta urteko 972 m3-ko kontsumoa aurreikusten da. Ekoizteko prozesuan Kadagua ibaitik hartutako ura baliatuko da; kalkuluen arabera, 102.504 m3 urtean. Ibaiko ura hurrengo bi zirkuituotan erabiliko da, zeinak independenteak baitira beren artean:

– Labeak hoztea: ur-zirkuitu itxia, labeetako ur-trukagailuetatik hozteko dorre batzuetara artekoa. Instalazioak funtzionatu bitartean, ibaiko urak zirkuituko purgen eta dorreetako lurrunketaren ondorioz galdutako ura birjarriko du.

– Prozesuko ura: bai atomizatze-prozesuan bai tenplaketa- eta iraoketa-prozesuetan ura erabiltzen da granaila hozteko. Instalazioak funtzionatu bitartean, ibaiko urak zirkuituko purgen eta lurrunketaren ondorioz galdutako ura birjarriko du, bai dorreetan bai granaila prozesatzeko piszinetan.

Winoa Ibérica, SAk 7 foku zarraturen bidez biltzen eta bideratzen ditu ekoizpen-prozesuan sortutako emisio atmosferiko guztiak. Emisio horiek 1. prozesutik datoz; galdaketatik, granailaren trataera termikotik eta errotetatik nahiz granailaren erabilera orokorretik. Ur bero sanitarioa ekoizteko galdara (2. prozesua) garrantzi txikiagoko fokua da.

Hondakin-ur industrialak labeetako hozte-zirkuituetatik (hozte-urak) eta granaila hoztetik (prozesuko-urak) datoz. Instalazio osotik datozen hondar-ur sanitarioak eta euri-urak ere isurtzen dira. Guztira, lau isurketa daude industrialdeko hiru kolektoreetan. Ur sanitarioak fekalen kolektorera isurtzen dira, industrialdeko udal-araztegira irits daitezen; euri-urak euri-uren kolektoreetako batera; eta hozte-urak nahiz prozesuko urak zein bere aldetik isurtzen dira euri-uren beste kolektorera, zeina, bestalde, Kadagua ibaira iristen baita El Berrón zubiaren inguruan.

Jardueran, hondakin arriskutsuak zein hondakin ez-arriskutsuak sortzen dira. Hartara, hondakin arriskutsuak urtzeko labeetako gasak (galdaketako xehekiak) arazteko sistemetan eta zerbitzu orokorretan (olio-iragazkiak, olio erabilia, xurgatzaileak, berunezko bateriak eta abar) sortzen dira. Bestalde, arriskutsuak ez diren hondakinak galdaketa-prozesuan (zepak eta erregogorra, hondakin geldo metalikoak) eta zerbitzu orokorretan (txatarra, papera eta kartoia, plastikoa eta egurra) sortzen dira.

Proiektuak, besteak beste, hobekuntza tekniko baliagarritzat jo daitezkeen neurri hauek biltzen ditu:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Balmasedako udalerrian, Winoa Ibérica, SAk sustatuta altzairuzko granaila fabrikatzeko instalazio bat egokitu eta muntatzeko, honako baldintza eta betebehar hauek ezartzea:

A) Proiektua gauzatzen hasteko epea.

Proiektua gauzatzen hasteko epean, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluak aipatzen baitu, bi urtekoa izango da, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita. Ondorio horietarako, sustatzaileak proiektua gauzatzen hasteko aurreikusitako data jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.

B) Instalazioa antolatzeko eta jartzeko baldintza orokorrak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo ataletan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

B.1.– Jarduketa-esparrua mugatzea.

a) Proiektuak adierazitako esparruan egingo dira obrak eta lurzoruaren okupazioa dakarten lan osagarriak. Ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa aipatutako mugetatik kanpo.

b) Aipatu esparrutik kanpo ustekabean gertatutako afektazioen kasuan, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak aplikatuko dira.

c) Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko eta hondakinak aldi baterako metatzeko gunea ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko kontu horien mugaketa zehatza egingo da xehetasunezko kartografian. Mugaketa hori Obra Zuzendaritzak onartu behar du, Ebazpen honetako Hirugarren.B.10 idatzi-zatian aipatutako Ingurumen Aholkularitzaren aurre-txostena eginda.

B.2.– Ondare naturala babesteko neurriak.

Aldi batera utzi gabe bertoko zenbait zuhaitz motaren jaurpide bereziari buruzko urriaren 14ko 11/1997 Foru Arauan jasotako zehaztapenen aplikazioa, hala nola 118/2006 Foru Dekretuan (Foru Aldundiarena, ekainaren 19koa; beraren bidez Bisoi Europarraren, Mustela lutreola (Linnaeus, 1761) Kudeaketa Plana onetsi da, Bizkaiko Lurralde Historikoan, galtzeko arriskuan dagoen espeziea den eta babesteko neurri bereziak behar diren aldetik) jasotako zehaztapenena, bertako landaredia sasiz garbitzea eragotzi beharko da okupazio zuzenik aurreikusten ez den inguruetan. Horretarako, lanak hasi aurretik, zehatz-mehatz mugatuko dira, eta balizatuko, lanak egiteko nahitaez moztu behar ez diren bertako zuhaitz eta zuhaitz-unadak. Babestu beharreko inguru horien esparruaz berariazko txostena egin beharko du ebazpen honetako Hirugarrena.B.10 idatzi-zatian aipatutako ingurumen-aholkularitzak. Neurri bereziak hartuko dira ibilguetatik hurbil dauden inguruetan, kontuan hartuta inguru osoa europar bisoia kontserbatzeko interes bereziko eremua dela, ekainaren 19ko aipatu 118 (2006 Foru Dekretuaren arabera.

B.3.– Urak eta lurzorua babesteko neurriak.

a) Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, kutsa daitezkeen urak bertan biltzeko.

b) Obratako makinak gordetzeko azalera eta horren mantentze-lanak egiteko tokia drainatze-sare naturaletik bereiziko dira. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango dituzte, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira egin horretarako adierazitako eremuetatik kanpo.

B.4.– Zaratak, dardarak eta horien ondorioak gutxitzeko neurriak.

a) Eraikitzeko fasean, beharrezkoak diren obrarako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lan orokorrei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

b) Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duenak, 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta soinu-igorpenei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara; eta bereziki egokitu beharko dira, hala badagokie, otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituenak, eta arau osagarriek ezarritakora.

B.5.– Zabaltzen den hautsa gutxitzeko neurriak.

a) Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza egingo da, bai obrek eragindako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Aldi baterako hutsik dauden pistak eta inguruak ureztatzeko sistema bat eduki beharko da.

b) Ibilgailuak garbitzeko elementuak jarriko dira obra-guneen irteeran. Elementu horien ezaugarriak, kokapen zehatza eta bildutako uren kudeaketa ebazpen honetako Hirugarrena.B.11 idatzi-zatian aipatzen den dokumentazioan zehaztu beharko dira.

B.6.– Hondakinak kudeatzeko neurriak.

a) Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, hau da, obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak, Hondakinei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu behar dira, hau da: aurrea hartu, berrerabiltzeko prestatu, birziklatu eta balioztatu beste modu batzuetan, balioztapen energetikoa barne hartuta. Balioztatzea teknikoki, ekonomikoki edo ingurumenari begira ez dela bideragarria aldez aurretik behar bezala justifikatzen denean bakarrik ezabatu ahal izango dira hondakinak.

b) Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

Aipatu 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra gauzatzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

Bestalde, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuko betebeharrak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakin eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

c) Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.

Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte betegarri horiek.

Alde horretatik, soberakinak betelanetan edo lurrak prestatzeko lanetan erabiltzeko, ezinbestekoa izango da materialen kutsatzaile-edukia txikiagoa izatea A ebaluazioko balio adierazleak baino –lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean daude jasota–.

d) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte; ontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

Aipatu edukigailuak edo ontziak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

e) Sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.

Olio erabiliak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak jasotzen dituen arte, sakonune edo segurtasun-sistema batean gordetako andeletan egingo da, biltegi nagusia apurtuz edo galduz gero olioa sakabanatzea saihesteko.

f) Hondakinak kudeatzeko araudia errazago bete ahal izateko, hainbat lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistema horiek, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, inola ere ez da sortuko kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzeagatik eta makineria mantentzeagatik, ez hondakinak erretzeagatik.

g) Aurrekoaren ildotik, gune espezifiko bat prestatuko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak –olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak eta abar– aldi baterako gordeko dituzten instalazio estaliak; horietatik bereizita, edukiontzi espezifikoak jarriko dira hondakin ez arriskutsu eta geldoentzako. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, balizko isurketen edo lurrunketen ondorioz edukia ez galtzeko. Era berean, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak –bidoiak eta abar– jarriko dira obran zehar, eta hondakin horiek izaeraren arabera bereiziko dira, aipatutako puntu garbian aldi baterako biltegiratu aurretik.

h) Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta indarreko legedian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

B.7.– Hondeaketa-lanetarako eta lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko hartuko diren neurriak.

Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak jasan dituzten lurzoruen inbentarioaren eguneraketaren arabera, Winoa Ibérica, SAk proposatutako instalazioa jartzea aurreikusten den lursaila bat dator zati batean 48090-00089 kodearekin inbentariatutako lursailarekin. Horrenbestez, aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, egokia da lurzoruaren kalitate-adierazpena izapidetzea hondeaketa-lanak egin eta instalazioa bera ezarri aurretik. Egin beharreko lur-mugimenduetarako, ezinbestekoa izango da organo honek aurrez onartzea hondeaketa-plan selektibo bat lurzoruaren kalitatea adierazteko prozedura egokiaren barruan.

Aurrekoa baztertu gabe, instalazioa ezarriko den lursailetik kanpora eramatea aurreikusten den hondeatutako materialei dagokienez neurri hauek hartu beharko dira:

Hondeatu beharreko material guztiak hondakin gisa karakterizatu beharko dira, bi helbururekin: egon daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialen bereizte egokia kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.

Materialak hondakindegietan biltegiratzea badago aurreikusita, karakterizazioa hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatua izango da. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogenoetasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Hartara, lagin konposatu bakoitzaren erreferentziazko bolumena 500 m3-tik gorakoa izan ahal izango da, afektazio homogeneoa aurreikusten bada, eta 500 m3-tik beherakoa, afektazio heterogeneoa aurreikusiz gero.

Kutsatzaileak dituztela detektatu zaien materialak ebakuatu baino lehen, materialentzat aurreikusitako norako zehatzari buruzko informazioa bidali behar zaio ingurumen-organo honi, berariaz baimendutako kudeatzaileak egindako tratamendu-kontratu egokiaren kopiarekin batera.

Aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako A ebaluazioko balio adierazleak baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalarekin pareka daitekeen substratu harritsu meteorizatua bada, atal honetan gainerako hondeaketa-materialetarako aurreikusitako neurri berak aplikatu ahal izango dira.

Aurreikusitako hondeaketa-prozesuan lurpeko ura dagoela detektatzen bada, berehala karakterizatu eta kudeatu edo isuri egin beharko da, eta kasu horretan tratamendu-kontratu egokia izan beharko da, edo, bestela, isurtzeko baimen egokia, eta kasu bakoitzean ezarritako eskakizunak bete egin beharko dira.

Hondeaketaren ondoriozko hondakinak kudeatzeko, halaber, ebazpen honetako Hirugarrena.B.6 idatzi-zatian bildutako neurriak aplikatu beharko dira.

Langile guztien laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko, hondeaketa-lanetan zehar, erakundeak bete eta betearazi beharko ditu Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko xedapenak, bai eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren bestelako xedapenak ere.

B.8.– Kultura-ondarea babesteko neurriak.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatua betetzea baztertu gabe, obrak egiterakoan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari; gero, berak erabakiko du zer neurri ezarri.

B.9.– Obraren garbiketa eta akabera.

Lanak bukatutakoan, eremua arretaz garbituko da, eta proiektuak eragina duen eremuko hondakin guztiak kenduko dira.

B.10.– Ingurumen-aholkularitza.

Lanak amaitu bitartean eta bermealdian, ingurumen-gaietan eta babes- eta zuzenketa-neurrietan adituak diren aholkulariak izango ditu Lanen Zuzendaritzak, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketak zehazten duenari jarraituz. Baldintza-agiriak obraren zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioei lotutako ebazpenetarako, aldez aurretik aholkularitza ematen duten adituek egindako txostena aztertu beharko da.

B.11.– Lanen programa diseinatzea.

Kontratistak jarduera-proposamen xeheak egin behar ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei dagokienez. Proposamen horiek ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira, eta obra-zuzendariak espresuki onetsi beharko ditu; ondoren, lanak gauzatzeko programan txertatuko dira. Hauek dira agiriak:

a) Kontratistaren instalazio-eremuen kokapenari eta ezaugarriei buruzko xehetasunak, eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeari buruzkoak, ebazpen honen Hirugarrena.B.1 eta Hirugarrena.B.6 idatzi-zatietan aurreikusitakoaren arabera.

b) Ebazpen honen Hirugarrena.B.3 idatzi-zatian aurreikusitako solido esekiak atxikitzeko gailuen kokapenari eta ura eroateko sareei buruzko xehetasunak.

c) Ebazpen honen Hirugarrena.B.5 idatzi-zatian aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

d) Obretan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa-plana, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

B.12.– Jarraibide egokien kontrola obren garapenean zehar.

Obrak egin bitartean jardunbide egokiak egiten direla kontrolatuko da, eta arreta berezia jarriko zaie eragindako eremuari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko elementuen funtzionamenduari, egiten den hautsari eta zaratari, eta ebazpen honetan adierazitako gainerako alderdiei.

B.13.– Obra-amaierako txostena.

Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, obrak egin bitartean sortutako gorabeheren berri emango da, eta ebazpen honetan jasotako babes- eta zuzenketa-neurriak nahiz ingurumen-organoak hondakinak ondo kudeatzeko eskatutako neurriak noraino bete diren adieraziko da.

Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua garatu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira, ingurumenean duten eragina kontuan hartuta. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumen-arloan eginiko behaketa-programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen erabilera zehatza dokumentatu behar dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

Laugarrena.– Balmasedako udalerrian, Winoa Ibérica, SAk sustatuta altzairuzko granaila fabrikatzeko instalazioan ustiapena egiteko eta jarduera eteteko honako baldintza eta betebehar hauek ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Winoa Ibérica, SAk aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak.

Babes- eta zuzenketa-neurriak indarreko araudiaren arabera gauzatuko dira, hurrengo idatzi-zatietan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Prozesuan zehar atmosferara egiten den kutsatzaile-isuri bakoitza bildu egin beharko da, eta hodi egokien bidez kanporatu, aldez aurretik –hala badagokio– isuri horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igarota. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira istripuz isuriak gertatzeko aukera murrizteko, dagozkion efluenteek ez dezaten arriskurik izan pertsonen osasunean eta segurtasun publikoan. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.2.– Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogazioa.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen du eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen. Lantegian, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek burutzen dira:

(Ikus .PDF)

B.1.3.– Fokuak identifikatzea.

Instalazioan honako foku hauek daude:

(Ikus .PDF)

Aurreko fokuez gain, berokuntza eta ur sanitariorako konfort-galdara bati lotutako foku bat dago.

Gainera, partikulen isurketa barreiatu etenak sortzen dira txatarrak eta ferroaleazioak hartzeko eragiketetan, atomizatze-prozesuan eta galdaketa-salda isurtzean.

B.1.4.– Isurketaren muga-balioak.

Planta diseinatu, ekipatu eta ustiatzean, atmosferara egiten diren isurpenetan ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

(Ikus .PDF)

Isurien mugako balioak baldintza hauei dagozkie: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra. Errekuntza-ekipoetan sortutako gasen isurpenetan, % 3 oxigeno izango dute erreferentzia.

Isurpenen muga-balioak betetzea atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera ebaluatuko da. Atzematen bada isurketen muga-balioren bat ez dela bete, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira atzerapenik gabe, eta, berehala, egoera horren berri –erreparatutako isurpen-balioak, gertaeraren edo gertaeren iraupena eta hartutako neurriak– eman beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

B.1.5.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

a) Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute ebazpen honen Laugarrena.B.1.3 idatzi-zatian jasota dagoen gailur-kota baino baxuagoa izango. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan xedatua bete beharko dute. Agindu horretan, jarraibide teknikoak eman ziren dekretu hau garatzeko: 278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

b) Isurketa barreiatuak ahalik eta txikienak izan daitezen, isurpenak hartzeko, kanporatzeko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzena egingo da, eta instalazioak garbitzeko lanak egunero eta astero egingo dira. Era berean, jardunbide egokien sistema bat jarriko da, kanpoko ateak itxita edukitzea eta eremuen arteko isolamendu ona izatea ziurtatuko duena, bai eta isurpen lausoak gutxituko dituzten beste jardunbide batzuk ere.

B.2.– Ibilgura eta saneamendu-sare orokorrera zeharka isurtzeko baldintzak.

B.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: altzairuzko granailaren fabrikazioa.

Jarduera-taldea: altzairu-galdaketa.

Mota-taldea-EJSN: 1/-2/-2452

(Ikus .PDF)

B.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.

1.– Ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

2.– Euri-urak.

(Ikus .PDF)

3.– Prozesuko urak.

(Ikus .PDF)

4.– Hozte-urak.

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Isurketaren muga-balioak.

1. isurketa (ur sanitarioak) eta 2. isurketa (euri-urak). Isurtzeko muga-balioak, hala egokituz gero, Udalak isurketa industrialdeko euri-uren sarearekin konektatzeko emango duen baimenean jasotakoak izango dira.

3. isurketa (prozesuko urak) eta 4. isurketa (hozte-urak). Zeinek bere aldetik, isurketa horietako bakoitzak isurtzeko muga-balio hauek bete beharko ditu:

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Metalen kontzentrazioak eduki osoari dagozkio.

Isurtzeko muga-balioak betetzen direla ondorioztatzeko, ezinbestekoa izango da parametro guztiak ezarritako mugen artean egotea (pH), edo, bestela, mugen azpitik (gainerako parametroak). Gainera, 3. eta 4. isurketek ezingo dute eragin ingurunean tenperatura 3 şC baino gehiago handitzea.

Gainera, ingurune hartzaileko ingurumen-arloko kalitate-arauak bete beharko dira. Bestela, titularrak behar den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketa arauak ez betetzearen arrazoia izan ez dadin.

Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den beste gairik isurtzea, bereziki gai arriskutsurik (maiatzaren 23ko 606/2003 EDaren Hirugarren Xedapen Gehigarria), ez eta terrazak edo gordailuak gainezkatzearen ondorio diren urak isurtzea ere.

B.2.4.– Arazteko instalazioak.

Hondar-ur industrialak isuri baino lehen tratatuko dira (3. eta 4. isurketak) ikatzezko iragazki aktibo banaren bidez, honako kapazitate hauekin:

– Prozesuko urak (3. isurketa): 6,75 m3/h.

– Hozte-urak (4. isurketa): 2,5 m3/h.

B.2.5.– Ebakuazio-instalazioak.

Kontrol-kutxatila bana jarriko da hondakin-uraren lau fluxu baimenduetan; kutxatilek behar diren ezaugarriak izan beharko dituzte isurketen lagin adierazgarriak lortzeko eta, hala egokituz gero, arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko. Kutxatilak ur-fluxua kasuan kasuko udal-kolektorearekin lotzeko guneen aurretik kokatuta egongo dira, zuzenean iristeko moduan, errazago ikuskatzeko.

Gainera, prozesuko urei eta hozte-urei dagozkien fluxuen kasuan, emari-neurgailu erregistratzaile totalizatzaile bat izan beharko da fluxu bakoitzerako.

B.3.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

B.3.1.– Hondakin guztietarako baldintza orokorrak.

a) Uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan xedatuaren arabera kudeatuko dira instalazioetan sortutako hondakin guztiak, eta, hala badagokie, haien ezaugarriak zehaztu egin beharko dira, nolakoak diren eta haientzat norako egokiena zein den erabakitzeko.

b) Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

c) Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: aurrea hartzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balioztatzeko beste modu batzuk, balioztapen energetikoa barne hartuta. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela.

d) Halaber, hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraiki.

e) Baimendutako zabortegian deuseztatzeko hondakinen kasuan, karakterizazioa 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin eta aipatu otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da. 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiaren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezarri ziren.

f) Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, ezinbesteko baldintza izango da kudeatzaile baimendu horrek egindako tratamendu-kontratua edukitzea, non hondakina onartzeko baldintzak zehaztuko diren, hala nola hondakinen zehaztapenak, garraiorako baldintzak eta, aparteko gorabeherak daudenean, aldeei dagozkien betebeharrak; gainera, tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak eta dagokion administrazio-baimenera egokitzen dela egiaztatu beharko dira. Kontratu hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakinak lekualdatu aurretik, eta, hala egokituz gero, Estatuko lurraldean zeharreko hondakin-garraioa arautzen duen martxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatuaren arabera, lekualdatze horren aurretiko jakinarazpena egin ondoren, arau horretan xedatutako identifikazio-dokumentua bete beharko da, eta garraiolariari eman, kargarekin batera eraman dezan joan behar den lekura arte. Betebehar horretatik salbuetsita daude Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lekutan kudeatzera eramaten diren hondakin ez-arriskutsuak. Salbuespen hori ez da aplikatuko baimendutako hondakindegian gordailutu beharreko hondakin ez-arriskutsuekin, berorien kasuan identifikazio-dokumentu egokia bete beharko baita, aipatu otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera.

h) Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta matxoaren 13ko 180/2015 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, organo honek bezala helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak ere hondakinak garraiatzearen aurka egin ahal izango dute, eta erabaki hori arrazoituta garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

i) Hondakinak Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetara edo hirugarren herrialdeetara eraman behar badira, hondakinak garraiatzeari buruz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 14ko 1013/2006 (EE) Erregelamenduan xedatua bete beharko da.

j) Winoa Ibérica, SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-dokumentuak.

k) Hondakinen tratamendu-kontratuak eta identifikazio-dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemako erakundeentzako bertsioa erabilita.

l) Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak eta ebazpen honetan jasotakoak orientagarriak dira soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sorreraren arteko erlazioa kontuan hartuta. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hori guztia ebazpen honen Laugarrena.H idatzi-zatian aipatzen den aldaketa-erregimenari kalterik egin gabe.

m) Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru iragazgaitza izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden hondakinen kasuan edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

n) Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen baldin badira, jazoera hori berehala jakinarazi beharko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari bai Balmasedako Udalari.

– Artxibategi fisiko edo telematiko bat edukiko da, non honako hauek jasoko baitira kronologikoki: hondakin guztien kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua.

B.3.2.– Hondakin arriskutsuak.

a) Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

1. prozesua: «Granaila-ekoizpena».

1. hondakina: «Galdaketako xehekiak».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/1/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C7.

Arrisku-ezaugarriak: H14.

EHZ: 100909.

Urtean sortutako kantitatea: 195 tona/urte.

Urtzean sortutako gasen iragazketaren ondorioz sortzen da: hauts metalikoak dira. Hondakina mekanikoki ateratzen da, eta pneumatikoki garraiatzen silo batzuetara, non baztertu egiten baita kudeatzaile baimendu bati emateko.

2. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «Erabilitako olioa».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5 - H6.

EHZ: 130208.

Urtean sortutako kantitatea: 1.350 kg/urte.

Olioa birjartzeko eragiketetan eta aire-konpresorearen purgetan sortzen da. Erabilitako olio mekanikoak eta hidraulikoak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bidoiak, bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten dira.

2. hondakina: «Berunezko bateriak».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C18 - C23.

Arrisku-ezaugarriak: H8 - H14.

EHZ: 160601.

Urtean sortutako kantitatea: 165 kg/urte.

Beruna eta soluzio azidoa dituzten erabilitako bateriak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzi batean jasotzen da; edukiontzia berarentzako leku berezi batean kokatuta dago.

3. hondakina: «Olio-iragazkiak».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarriak: H14.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 38 kg/urte.

Eskorga jasotzaileak mantentzeko eragiketetan sortzen da; haietan olio-iragazkiak aldatzean. Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bidoiak bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten dira.

4. hondakina: «Fluoreszenteak».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/4.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarriak: H6.

EHZ: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 165 kg/urte.

Merkurioa daukaten erabilitako lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean jasotzen da; bidoia berarentzako leku berezi batean kokatuta dago.

5. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/5.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41.

Arrisku-ezaugarriak: H3B - H5.

EHZ: 140603.

Urtean sortutako kantitatea: 330 kg/urte.

Mantentze-sailean makinak garbitzeko eragiketetan sortzen da. Erabilitako disolbatzailea da. Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

6. hondakina: «Xurgatzaileak».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/6.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C41 - C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 625 kg.

Xurgatzaileak eta zuntzak biltzean eta multzokatzean sortzen da. Hidrokarburoz blaitutako trapuak eta paperak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bidoiak bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten dira.

7. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontzi hutsak».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/7.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C23 - C41 - C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 285 kg/urte.

Ontzi hutsak biltzean eta multzokatzean sortzen da. Gai arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontziak dira Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bidoiak bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten dira.

8. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontzi hutsak».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/8.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41 - C51.

Arrisku-ezaugarriak: H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 162 kg/urte.

Ontzi hutsak biltzean eta multzokatzean sortzen da. Gai arriskutsuak eduki dituzten metalezko ontziak dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan jasotzen da, sortzen den postuaren edo postuen ondoan. Bidoiak bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten dira.

9. hondakina: «Aparatu elektrikoak eta elektronikoak».

Identifikazioa: A48063812/NIMA/2/9.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C6 - C11 - C18.

Arrisku-ezaugarriak: H6 - H14.

Urtean sortutako kantitatea: 240 kg/urte.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Baztertutako ekipo ofimatikoak dira. Hondakin horretarako identifikatutako gune batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste kode batzuk, beren izaera dela-eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jarduerak iraun bitartean, hala nola hondakinaren osagai arriskutsuak eta mota zehazten dituztenak.

Kudeatzaile baimenduari ematea aurreikusten den hondakin arriskutsuen identifikazioa eta sailkapena berrikusi egin beharko dira, identifikazio eta sailkapen horiek ebazpen honen izapidetze-aldian promulgatutako araudi berrira egoki daitezen. Berrikusi egin beharko dira, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, honako hauetan ezarritako irizpideen arabera aplikatzekoak diren kodeak: Hondakin Zerrenda Europarra, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta direktiba jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Direktibaren III. eranskina ordezten baita.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) 1. prozesuko 1. hondakina (galdaketako xehekiak) zuzenean jaso beharko da instalazioko gordailuetatik, aurretiazko ontziratzerik edo biltegiratzerik gabe, kudeatzaile baimenduari emateko.

d) Uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte hondakin arriskutsuak dauzkaten ontzi edo ontzikiek, eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

e) Aurreko epigrafean aipatutako edukigailuak edo ontziak argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira, bai eta indarreko araudiaren arabera ere.

f) Hondakin arriskutsuen biltegiratze-denbora ezingo da 6 hiletik gorakoa izan. Salbuespen-egoeratan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

g) Egiaztatu beharko da hondakin arriskutsuak emango zaizkion kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak betetzen dituela indarrean dagoen legedian horrelako gaiak garraiatzeko xedatutako baldintzak.

h) Winoa Ibérica, SA enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

i) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– gailu elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan (106/2008 Errege Dekretua, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa) xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu Winoa Ibérica, SAk, berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

k) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren funtsezko oinarrietako bat betetzeko, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Winoa Ibérica, SA enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

l) Amiantoa duten hondakinak detektatuz gero, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu Winoa Ibérica, SA enpresak. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko eskuztatze-eragiketak amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplikatu beharreko segurtasun eta osasun arloko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan xedatutako eskakizunen arabera gauzatuko dira.

B.3.3.– Hondakin ez-arriskutsuak.

a) Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

b) Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak materialen arabera egoki bereizita entregatu beharko zaizkio agente ekonomiko (hornitzaile) bati, berrerabiliak izan daitezen, ontzi erabilien kasuan; edota berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztatzaile baimendu bati, ontzi-hondakinen kasuan.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balioa ematea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

B.4.– Lurzorua eta lurrazpiko urak babesteko baldintzak.

a) Winoa Ibérica, SAk honako neurri hauek hartuko ditu: ebazpen honen Laugarrena.D.4 idatzi-zatian –ezohiko jardunari aurrea hartzeko eta halakorik gertatuz gero izan beharreko esku-hartzeari buruzkoa– eta Laugarrena.B.3 idatzi-zatian –hondakinak biltegiratzeari eta berorien zamalanei buruzkoa– jasotakoak.

b) Aurreko hori baztertu gabe, Winoa Ibérica, SAk lurzoruaren egoerari buruzko aurretiko txosten bat egin eta sartu beharko du espedientean, non lurzorua kutsa dezaketen iturriak eta instalazioan aurreikusitako prebentzio-, defentsa-, kontrol- eta jarraipen-neurriak zehaztuko diren. Lurzoruaren egoerari buruzko txostena I. taldeko jarduera bati dagokion edukia izango du, organo honek garatutako eta web-gune honetan eskuragarri dagoen prozedura operatiboan zehaztutakoaren arabera:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html

c) Gainera, dena delakoagatik, instalazioa abian jarri ondoren eta funtzionatzen duen bitartean, berekin lursaileko lurrak hondeatzea dakarten obrak egitea aurreikusten denean, ebazpen honen Hirugarrena.B.7 idatzi-zatian (a, b, c, d, e, f, g eta h epigrafeak) jasotako neurriak hartu beharko dira, ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatua aplikatzea baztertu gabe.

d) Hondeaketako materialak hondakindegian gordailutzea aurreikusita badago, karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako helmuga zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira, material horiek atera aurretik lanak onartu ahal izateko. Bidalketa hori eta onarpena, hala egokituz gero, ebazpen honen Laugarrena.F idatzi-zatian jasotako aldaketa-araubidearen esparruan egingo dira.

e) Hondeatutako materialen kantitateak erregelamenduz bidez ezarritako atalaseak gainditzen dituenean, hondeatu beharreko materialen karakterizazioa gaikako hondeaketa-plan baten arabera egingo da, zeinak kontuan hartu beharko baitu aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 13. artikuluan adierazitako edukia, eta ingurumen-organoak onartu beharko baitu, betetzen hasi aurretik.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Winoa Ibérica, SAk behar diren neurriak hartuko ditu, zertarako eta instalazioak kanpoko ingurumenera ez zabaltzeko Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

– Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, baliook eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkiolarik, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera dute erreferentziatzat, eta eraikuntzaren garaiera guztiak leihodun fatxaden kanpoaldeari dagokionez.

b) Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du transmititu lokal horietara aipatu urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa.

c) Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da, baldin eta aipatu urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen baldin badituzte:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulek ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

– Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

B.6.– Argi-kutsadura gutxitzeko neurriak.

Instalazioaren kanpoko argiteria jartzeko, kanpoko argiteria duten instalazioetako energia-eraginkortasunari buruzko Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da. Erregelamendu hori azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferara egindako isurketak kontrolatzea.

a) Winoa Ibérica, SA enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

b) Aurreko epigrafean aipatutako neurketa guztiak II. mailako administrazioarekiko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, dekretu honetan xedatuaren arabera: 212/2012 Dekretua, urriaren 16koa, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautzen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena. Neurketa horiei dagozkien txostenek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak 2012ko uztailaren 11n emandako Aginduan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko ditu eskatutako kontrolen txostenak, zeinen edukia jarraibide teknikoetan ezarritakoaren araberakoa izango baita. Agiri horiek Ingurumen Sailburuordetzara bidaltzea transakzio elektroniko bidez egingo da, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

d) Eguneratutako isurpen-fokuen erregistro bat eduki beharko da, euskarri informatikoan, edo, hori ezin bada, paperean, aipatu abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean ezartzen den gutxieneko edukia jasoko duena. Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 255. artikulua), eta baimendutako parametro guztiei egingo zaie. Baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen direla ulertuko da parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen direnean.

c) Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera metodo egokiena hautatuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

d) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.

e) Kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartu eta hilabeteko epean, eta aldi bakoitzeko gorabeheren adierazpena gehituko da, non efluenteen ezaugarrietan baimenduez den bezainbatean izandako aldeak, berorien arrazoiak eta aldeok konpontzeko hartutako neurriak jasoko baitira.

f) Isurketan uren kalitateari buruzko araudian (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria) araututako gai arriskutsuak dauden ala ez dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

C.3.– Zarataren kontrola.

a) Lkeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtean behin, jarduera egiten den lursailaren kanpoaldean neurketak eginez, zarata kanpoaldera transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean.

b) Neurketa bidezko ebaluazioak akustikaren esparruan entsegu-laborategi gisa egiaztatutako ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du eta ebaluazio-puntu zehatzak adierazi bertan. Ebazpen honen Laugarrena.C.7 idatzi-zatian aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da proposamena.

C.4.– Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola.

a) Instalazioaren funtzionamenduaren ondorioz kokapenean egon daitezkeen gai arriskutsuak direla eta, kutsadura arriskuaren ebaluazio sistematiko bat gauzatuko du Winoa Ibérica, SAk, ohiko baldintzetan zein ohikoak ez diren baldintzetan. Ebaluazio hori gutxienez bost urtean behin egingo da, eta lehen aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16.2 artikuluan jasotako lurzoruaren egoerari buruzko txosten eguneratua bidali beharko zaio ingurumen-organoari maiztasun berarekin.

Lurzoruaren egoerari buruzko txostena I. taldeko jarduera bati dagokion edukia izango du, organo honek garatutako eta web-gune honetan eskuragarri dagoen prozedura operatiboan zehaztutakoaren arabera:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html

Lehen esandakoa baztertu gabe, txostenean honako datu hauek ere jasoko dira:

– Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera zein den –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak– eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudun batek sinatua. Ekipoak eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena egin beharko da.

– Lurzorua edo lurrazpiko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, hala egokituz gero, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Winoa Ibérica, SAk, gainera, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatearen kontrola egingo du, gutxienez bi zundaketa eginez honako hauetarako: urak karakterizatzeko, ateratako lur-zutabea karakterizatzeko eta piezometro bana gaitzeko, zeinak lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko erabiliko baitira. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Idatzi-zati honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

C.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren funtzionamenduaren adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txosten eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen eta web-orri honetan eskuragarri dagoen ingurumena zaintzeko programaren gidan jasotako formatuan egingo da.

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/es/

Ebazpen honetako hainbat ataletan ezarritakoari kalterik egin gabe, bidalketa hori urtean behin egingo da, martxoaren 30a baino aurretik beti, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzak ingurumen gaietan espezializatuta dagoen erakunde independente batek egindako txosten batekin batera bidaliko dira. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak kontrolatzeko sistemak ere. Ingurunearen kalitatea eta emaitzen analisia ere adieraziko dira, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.7.– Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek honako hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua izan beharko du.

Gainera, ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartu beharko dira, enpresak berak ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko.

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen kalkulua egin beharko du enpresak, eta, hala egokituz gero, beraiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera etetea eta aurretiazko jarduketak.

Alde batera utzi gabe 280/1994 Errege Dekretua, otsailaren 18koa, pestiziden hondakinen gehieneko mugak eta pestiziden arloan landare-jatorriko zenbait ekoizkinetan izan beharreko kontrola ezarri dituena, 26/2007 Legea, urriaren 23koa, Ingurumen-ardurari buruzkoa, eta 1514/2009 Errege Dekretua, urriaren 2koa, kutsaduraren eta narriaduraren aurka lurpeko uren babesa arautzen duena, hala nola lurzoruaren babes arloko legedi egokia, Winoa Ibérica, SAk hurrengo idatzi-zatietan jasotako baldintzak bete beharko ditu.

a) Proposamen bat egingo da uztailaren 1eko 16/2002 Legean aipatzen den oinarrizko txostena egiteko beharrari buruz, lurzoruaren eta lurpeko uren egoerarekiko alderaketa kuantitatiboa egin ahal izateko, jarduerak behin betiko eten ondoren, arau horren 22bis artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Proposamena egiteko, kontuan hartuko dira Batzordearen Jakinarazpena - Europar Batzordearen Orientazioak delakoak, hurrengo web-orrian eskura dagoen emisio industrialei (2014/C 136/03) buruzko 2010/75/EB Direktibaren 22. artikuluko 2. idatzi-zatiaren barruan, abiapuntuko egoeraz ematen dituen jarraibideak.

http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES

Dokumentu horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Baina ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria aurkeztuko da.

b) Aurreko epigrafean aipatutako oinarrizko txostena egin behar dela erabaki bada, jarduera behin betiko eten ondoren, titularrak lurzorua nola dagoen eta instalazioak erabilitako, ekoitzitako edo zabaldutako gai arriskutsu garrantzitsuek lurpeko uretan zer-nolako kutsadura eragin duten ebaluatuko du, eta organo honi emango dio ebaluazio horren emaitzen berri. Ebaluazioak erabakitzen badu instalazioak lurzoruaren edo lurpeko uren kutsatze aipagarria eragin duela oinarrizko txostenean jasotako egoerarekin alderatuta, titularrak neurri egokiak hartuko ditu kutsadura horri aurre egin eta instalazioa egoera hartan berriz jartzeko, aipatu urriaren 23ko 26/2007 Legearen II. eranskineko arauei jarraikiz.

c) Nolanahi ere, eta titularrari oinarrizko txostena egiteko ez eskatu arren, jardueren behin betiko etena gertatu ondoren, Winoa Ibérica, SAk gai arriskutsu guztiak kendu eta instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, behin betiko ixtean lekua garbi geratzeko, eta instalazioan geratutako hondakin guztiak kudeatzaile baimendu bati emateko. Lekuak, jarduera dela eta lurra eta lurpeko urak kutsatzearen ondorioz, pertsonen osasunarentzat eta ingurumenarentzat arrisku aipagarririk ez duela sortzen bermatuko da.

d) Jarduera lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen eta lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoruak kutsatutzat jotzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-esparruan dagoenez, Winoa Ibérica, SAk, instalazioa behin betiko itxi eta gehienez ere bi hileko epean, ixte horren berri eman beharko dio organo honi. Jakinarazpen horrekin batera, aipatu ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatuaren ondorioetarako jarduera-proposamena aurkeztuko da, edo, desjabetze-ekintza baten ondorioz utzi bada jarduera edo instalazioa, gertaera hori egiaztatzen duen dokumentazioa. Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, ingurumen-organoak erabakiko du zein den jarduera edo instalazioa utzi duenaren betebeharren norainokoa, eta, hala egokituz gero, zein den lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura hasteko ematen den gehieneko epea, 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatuaren arabera.

D.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako etetea aurreikusten bada, industriako isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Winoa Ibérica, SAk, nahitaezko aurretiazko jakinarazpenarekin batera, dokumentu bat bidali beharko du Ingurumen Sailburuordetzara, instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

D.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak aplikatzeaz gain, honako idatzi-zati hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Besteak beste, erretxinak, hipoklorito sodikoa, disolbatzaileak, margoak, hala nola zepak eta, orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Hori dela-eta, isuriak, jarioak edo ihesak izan ditzaketen lursailen azalera guztiak iragazgaiztuko dira. Zolak diseinatzean, kontuan hartuko dira drainatzeko eta efluenteak biltzeko gailuak, ingurunean kutsatzaileak barreiatzeko bideak eragozteko.

b) Kutxatila itsuak jarriko dira, efluente kutsatzaileak ibilgura zabaltzea eragozteko, funtzionamendua anomaloa izanez gero.

c) Biltegiratzea.

Prozesurako behar diren lehengai, erregai eta produktu guztiak ingurunean ez barreiatzeko moduan biltegiratuko dira.

Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.

Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak, sukoiak eta erregaiak nahiz korrosiboak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztuko dira eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

d) Instalazioen mantentze prebentiboa.

Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko; halaber, ezarritako neurrien jardun egokia bermatu beharko da. Isuri-ihesak daudenean lurzorua eta, hala egokituz gero, ura babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz-mehatz adieraziko da alderdi hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak –iragazgaiztea–, biltegiratzeko neurri bereziak –gai arriskutsuak–, egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainezkatzeez ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzea eta garbitzea –sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota–, eta lurzorura isuritakoa biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak zaintzeko eta kontrolatzeko programa bat eduki beharko du, alderdi hauek bilduko dituena: iragazgaiztasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulen egoera, presioa arintzeko sistemaren egoera, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskatzeak –hormena eta estaldurena– eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua eta, hala egokituz gero, ura kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferaren eta ingurune urtarraren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa eta abar) eta zaintza- eta kontrol-sistemen egoera ona bermatzeko neurriak hartuko dira.

e) Erregistro bat ere eduki behar da, eta bertan eman behar da aldizkako mantentze-lanen berri, bai eta antzemandako gorabeheren berri ere. Ur araziak isurtzeko hodiaren mantentze-eragiketei dagokien atalean hodiaren egoerari buruzko ebaluazio bat barne hartuko da.

f) Ingurumen Sailburuordetzara kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura bat bidaliko da, husteko prozesuan ingurumenean eragin negatiboa izan dezaketen produktuen jarioak barreiatzea eragozteko.

g) Gorabeheraren bat gertatuz gero jarduteko modua.

Jarduteko protokolo bat eduki behar da eskura, ingurunean eragin negatibo garrantzitsuak eragin ditzaketen gorabeherak edo ezohiko jardunak gertatuz gero erabiltzeko. Protokoloak, gutxienez, honako gai hauek argi eta garbi zehaztu behar ditu, gerta daitekeen gorabehera edo anomalia jardun bakoitzarentzat:

– Jarraitu beharreko jardunak, hurrengo idatzi-zatian zehazten den jakinarazpena agintariei helaraztea barne hartuta.

– Jardunen segida.

– Jardun bakoitzaren arduraduna(k).

Istripuz isurketarik gertatuko balitz, berehala geldiaraziko da.

Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

h) Ingurumen-baimen bateratua bete ezean, sustatzaileak behar diren neurriak hartu beharko ditu betetzea ahalik eta lasterren gertatuko dela berriz ziurtatzeko.

i) Gorabeheraren edo ez-betetzeren bat gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunean edo jardueraren kontrolean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren bat izanez gero, edo ebazpen honetan ezarritako baldintzak ez betetzea gertatuz gero, sustatzaileak berehala eman beharko dio gorabehera, ezohiko gertaera edo ez-betetze horren berri Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean honako alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Izandako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.

Gertakari edo anomalia larriren bat edo ustekabeko isuriren bat izanez gero, SOS Deiak eta Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gertakariaren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioztapena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Halaber, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne hartuta. Jakinarazpen hori 15 egun lehenago egin behar da, gutxienez.

j) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

k) Instalazioek suteen aurkako babesaren alorrean indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztuko dira eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

E) E-PRTR jakinarazpena.

Urtean behin, Winoa Ibérica, SAk Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara, uretara eta lurzorura egindako isurtzeei eta sortu dituen bestelako hondakinei buruzko datuak, EPER Euskadi - Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistroa landu eta eguneratzeko, betiere E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

Transferitutako datuen ekitaldia amaitu eta hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidaliko da informazio hori, eta IKS-eeM sistemaren e-DMA N jakinarazpenaren bidez egingo da bidalketa, betiere irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzen da. Datu horiek guztiek ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan sartuko dira; gero, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) bidaliko da informazio hori.

Era berean, ebazpen honetan adierazten diren gainerako informazio-trukeak aipatu ingurumen-adierazpenaren bidez egingo dira lehentasunez.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

F) Instalazioan aldaketak egitea.

1) Ingurumen-baimen bateratu honi dagokion instalazioan aldaketak egiteko, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10 artikuluan xedatutako erregimena bete behar da, eta, beharrezko izanez gero, aldaketak egin beharko dira ingurumen-baimen bateratuan. Egin beharreko aldaketa funtsezkoa bada, ezin izango gauzatu harik eta ingurumen-baimen bateratua aldatu arte.

2) Era berean, proiektuaren aldaketa kasuetan, aplikatzekoa izango da ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua. Ezingo da aldaketarik egin instalazioan, funtsezkoa izan zein ez, ingurumenaren inpaktu-ebaluazioa egitea beharrezkoa badu, aurrez kasuan kasuko prozedura arrunta edo sinplifikatua bukatu gabe.

3) Winoa Ibérica, SAk instalazioan aldaketaren bat egin nahi badu, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, eta web-orri honetan dagoen inprimaki hau bete beharko du:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

gainera, jakinarazpen horrekin batera, erreferentziazko arauetan eskatzen diren dokumentu guztiak aurkeztu beharko ditu.

4) Ingurumenaren inpaktu-ebaluazioa egitea beharrezkoa izan ezean, titularrak funtsezkoa ez den aldaketa bat egin ahal izango du, baldin eta, aurreko idatzi-zatian aipatu jakinarazpena behar bezala egin ondoren, ingurumen-organoak aurkakoa esaten ez badu jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.

5) Nolanahi ere, ez da ondorioztatuko instalazioa aldatu denik eta ingurumen-baimen bateratua lortzeko beste prozedura bat izan behar denik uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko edozein epigrafetan jasotako jarduera berri bat ezartzea, epigrafe hori indarreko ingurumen-baimen bateratuan esplizituki jasotako epigrafeak ez bezalakoa bada.

Bosgarrena.– 16-I-01-0000000000370 erregistro-kodea egokitzea Winoa Ibérica, SAk ustiatutako instalazioari; egoitza soziala Balmasedako udalerriko Arla industrialdeko 1. lursailean du, eta kokapena hau da: UTM 30N ETRS89, X: 481.747 Y: 4.780.279 Z: 188 m.

Seigarrena.– Instalazioa martxan jarri aurretik bete behar diren baldintza hauek ezartzea:

A) Egiaztapen-agiriak.

Winoa Ibérica, SAk Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko dio ebazpen honetako hirugarren eta laugarren idatzi-zatietako honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituela:

Hirugarren idatzi-zatia.

B.7: Lurzoruaren kalitate-adierazpena (ebazpen egokia ofizioz sartuko da espedientean).

B.13: Obra-amaierako txostena.

Laugarren idatzi-zatia.

B.3.1.n: Artxibo kronologiko eredua.

B.3.2.a: Hondakin arriskutsuen identifikazioaren eta sailkapenaren berrikuspena.

B.4.b: Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena.

C.1.d: Atmosferara egindako isurketak erregistratzeko eredua.

C.3.d: Zarata kontrolatzeko proposamena.

C.7: Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.

D.1: Mantentze-lanetan sortutako emisioen eta hondakinen zenbatespena eta kudeaketa- eta tratamendu-proposamena.

D.2.a: Proposamena oinarrizko txostenari dagokionez.

D.4.c: Produktu kimikoak, sukoiak, erregaiak eta korrosiboak biltegiratzeari buruzko araudia betetzen delako egiaztapena.

D.4.e: Mantentze-lanak eta gertakariak erregistratzeko eredua.

D.4.f: Kubetak husteko protokoloa.

D.4.g: Gertakarietan jarduteko protokoloa.

D.4.k: Suteetatik babesteko araudia betetzen delako egiaztapena.

Atal honetan aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko 24 hilabete egongo dira, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori luzatu egin ahal izango da, behar bezala arrazoituz gero eta sustatzaileak aldez aurretik eskatuz gero.

Era berean, sustatzaileak «as built» proiektua aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan aipatu epearen barruan, hala nola teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri bat, instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honetan xedatuaren arabera eraikita eta hornituta daudela esaten duena. Nolanahi ere, ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, ezinbestekoa izango da kontuan hartzea ingurumen-organo honi lotutako zerbitzu teknikoek, hala egokituz gero, egiten duten ikuskaritza-bisitaren emaitza kontuan hartzea.

B) Proba-aldia eta lehen neurketak.

Instalazioa benetan martxan jarri aurretik, abiarazteko probaldi bat egin ahal izango da, gehienez ere sei hilabetekoa, eta, probaldi horretan, neurri zuzentzaileak eraginkorrak direla egiaztatzeari ekingo zaio, besteak beste. Ingurumen-organoari aldez aurretik jakinarazi beharko zaio probaldia hasteko aurreikusitako eguna eta probaldiaren aurreikusitako iraupena.

Probaldi hori hasi baino lehen, ebazpen honen Laugarrena.C.4 idatzi-zatian aipatutako lurpeko uren eta lurzoruaren egoeraren lehen neurketak egingo dira. Ebazpen honen Laugarrena.C.1 eta Laugarrena.C.3 idatzi-zatietan aipatutako lehen neurketak probaldian egingo dira. Lehen neurketa horiek Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira instalazioa benetan abian jarri aurretik.

Probaldirik egiten ez bada, lurzoruaren eta lurpeko uren lehen neurketak, zeinak ebazpen honen Laugarrena.C.4 idatzi-zatian aipatuta baitaude, instalazioa abian jarri baino lehen egingo dira. Kasu horretan, ebazpen honen Laugarrena.C.1 eta Laugarrena.C.3 idatzi-zatietan aipatutako lehen neurketak instalazioak abian jarri eta gehienez ere hilabeteko epean egingo dira. Lehen neurketa horien emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira, instalazioa abian jarri eta gehienez ere hiru hileko epean.

Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen bateratua ofizioz berrikusiko da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritako kasuetan. Beharrezkoa bada, organo eskudunak eskatuta, baimenaren baldintzak berrikusteko beharrezko den aipatu arauaren 12. artikuluan eskatutako informazio guztia aurkeztuko du titularrak, eta baita isurpenen gaineko kontrolaren emaitzak eta instalazioa martxan dagoen bitartean lortutako beste datu batzuk ere, hala eskatzen bazaio.

Artikulu hori betetzekoa den arren, aldatu egin daitezke ebazpen honen baldintzak eta ingurumena zaintzeko programan jasotako baldintzak, baldin eta jardueraren sustatzaileak horrela eskatzen baldin badu eta behar bezala justifikatzen baldin badu haiek aldatzeko premia. Horrez gainera, ofizioz alda daitezke baldintzak, honako egoera hauetan:

– Arau berriak indarrean jartzen direnean.

– Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko jakintza adierazgarri berrietara egokitzeko beharra ikusten baldin bada, bereziki sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

– Ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak, edo neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileek gerta daitezkeen ingurumen-inpaktuen inguruan erakusten duten edozein gabezia egiaztatzen duten beste ohar batzuk.

Zortzigarrena.– Winoa Ibérica, SA enpresak ebazpen honen xede den altzairuzko granaila fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Bederatzigarrena.– Baimen hau baliogabetzat jotzeko arrazoitzat hartuko dira honako hauek:

– Ebazpen honen seigarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epearen barruan, baldin eta interesdunak ez badu behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.

– Winoa Ibérica, SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Winoa Ibérica, SAk eskatuta, granailaren fabrikazioa etetea urtebetetik gorako epe batez, aldi baterako eten baimendua izan ezean.

Hamargarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Winoa Ibérica, SA enpresari, Balmasedako Udalari, ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamaikagarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 10a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala