Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4205

EBAZPENA, 2015eko irailaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzen berri ematen duena.

2015eko ekainaren 17an argitaratu zen EHAAn 2015eko ekainaren 17ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu honen 13.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpenik egingo ez zaienik.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 17ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 14a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala