Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2015eko urriaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4201

EBAZPENA, 2015eko irailaren 15ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren aginduz deitu diren laguntzak ebazten dituena.

Aipatutako laguntzen deialdiari buruzko txostena aztertu da.

GERTAKARIAK

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduak Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen du. Agindu hori Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 23ko Aginduak aldatu zuen.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko azaroaren 26ko Aginduan adierazten dira aipatutako 2007ko maiatzaren 2ko Agindu horretan aurreikusitako laguntzak aurkezteko epea eta lekua.

Aipatutako agindu horretan aurreikusitako Balorazio Batzordeak epearen barruan aurkeztutako eskariak eta dokumentazioa ebaluatu ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena aurkeztu du.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduaren 12. artikuluak adierazten du diru-laguntzen deialdia ebazteko organoa Etxebizitza Sailburuordetza hau dela.

Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak aztertu ondoren,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Udalei eta/edo udal hirigintza-elkarteei diru-laguntzak emateko aukera ukatzea jarraian zehaztuko diren dokumentuak idazteko, azaltzen diren arrazoiengatik.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Udalei edota udal hirigintza-elkarteei diru-laguntzak ematea jarraian zehaztuko diren proiektuak idazteko, eranskinean zehazten diren kopuruetan eta ehunekoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunei, eta jakinaraztea ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek honen berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 15a.

Etxebizitzako sailburuordea,

M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala