Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4166

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 21eko Agindua jakinarazteko den. Agindu horren bitartez, ebatzi egiten da 48A001/56/2014 zehapen-espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

2015eko uztailaren 21ean. Osasuneko sailburuak agindu bat eman zuen, zeinarekin ezetsi egiten baita interesdunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

(Ikus .PDF)

Ebazpen-proposamena interesdunei jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

1.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Horretarako; bi hilabeteko epea izango da, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Interesdunak eskura du aipatu aginduaren testu osoa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan; Bilbao, Errekalde zumarkalea 39A.

3.– Zehapena ordaindu egin beharko da:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gestión de Llamadas, S.L. «Quimicall» izena eta espediente-zenbakia (48A001/56/2014) aipatuaz egingo da diru-sarrera; betiere Kontsumobideri dagokiola adieraziz, zehazki, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak BBVA (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) delakoan duen kontu honetan: 0182 5685 07 0000226271.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 18a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala