Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4163

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuak RPA-032-2014-XXI ondare-erantzukizunagatiko espedientean emandako agindua jakinarazten duena.

Agindu hori Juan Echeverria Costaren helbidean jakinarazterik izan ez dugunez, iragarki hau argitaratzen dugu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko (30/1992 Legea, azaroaren 26koa).

Hori guztia argitara ematen dugu jakinarazpen ondorioetarako eta interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ondokoa ohartarazten diogu:

1.– Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 15 egun balioduneko epea du espedientea Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan ikusteko (Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

2.– Administrazio bidea amaitzen duen agindu horren aurka errekurtso hauek jar ditzake:

– Berraztertzeko errekurtsoa (aukerakoa) Segurtasuneko sailburuari, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

– Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bai interesdunaren bizilekuari dagokion barrutiko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, edo Gasteizko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Horren berri ematen dizut Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 58. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 18a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala