Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4161

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baitira behean adierazitako zehapen-espedienteak direla-eta instrukzio-egileak emandako ebazpenak, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea urratzeagatik hasitakoak.

Ebazpen-proposamen horiek jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek jakitun jartzeko ematen da argitara hau, haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek 15 egun balioduneko epea dute espedientea aztertzeko, Ekonomia Garapenaren eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), euren defentsarako egoki deritzen alegazioak, agiriak eta argibideak aurkezteko, bai eta frogabideak proposatzeko ere, betiere prozeduraren instrukzio-egilearen aurrean.

Halaber, espediente horren edukira sarbidea izango du Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espedientea aztertu eta bertan bildutako agirien kopiak eskuratzeko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 4a.

Instrukzio-egilea,

JAVIER BERROJALBIZ GARATE.


Azterketa dokumentala