Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4157

IRAGARKIA, lan honetarako kontratua egiteko dena: haurrentzako eta nerabeentzako informazioa, aholkuak eta orientazioa emateko zerbitzu telefonikoa (Espedientea: A-017/DEPS2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-017/DEPS2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedea deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta lote-kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 24 hilabete. Edozein kasutan ere, 2017ko abenduaren 31ra arte.

e) Luzapenik onartzea: bai.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa (51 puntu).

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: kalitatea, kohesioa eta koherentzia, oro har, planari begira (10 puntu); proposatutako prozesuen kalitatea eta interesa (10 puntu); zerbitzuko baliabideen kudeaketa eta sustapena (14 puntu); beste agente batzuk ezagutzea, eta haiekiko harremanak eta koordinazioa izatea (15 puntu).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 335.800,00 euro + 70.518,00 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 406.318,00 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51; posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko urriaren 19a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urriaren 19a, 12:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak barruan.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Egoitza: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.

e) Aldaerarik onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikineko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko urriaren 23a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikineko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko azaroaren 2a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Beharrezko bada, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, edo deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko webgunea: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala