Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4154

EDIKTUA, 7308/2013 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Honako hau jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 7308/2013 espedientea bideratzen ari da. Jean Marie Hutu zigortuari ezarri zaio lan horiek egin beharra (Ruandan jaioa, 1970-01-01ean; NAN zk.: X2194718; Andre eta Ros-en semea; haren azken helbidea: Lafuente kalea, 54 2.a C - Lantziego (Araba); eta gaur egun non dagoen ez dakigu). Espediente horretan, autoa eman zen 2014-10-14an, eta haren xedapen-atalak honako hau dio:

«Ruth Alonso Cardona magistratuaren probidentzia.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urriaren hamalaua.

Ikusi da Gasteizko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak bidalitako komunikazioa, zeinetan adierazten baita Jean Marie Hutu zigortua ez dela agertu aipatu zerbitzuan; batu bekie hura jarduketei. Eta, ediktu honen bitartez, jakinarazi bekio zigortuari ezen, ediktu hau jakinarazten denetik harako astebeteko epean, Gasteizko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuan agertu behar duela; hala, honako egitasmo honen betearazpenari hasiera emateko: 390-13-R exekuzioan, Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak ezarritako hirurogei lanaldietarik bete gabeko zortziak betetzeko dena; eta, bestalde, honako ohartarazpen hau egiten zaio, egitasmokoa ez badu betetzen, Gasteizko Guardiako Epaitegiari testigantza bidaliko zaiola, hala jokatzea kondena haustearen delitu ote den argitzeko, eta epaitegi honek deklara dezan ezen ezarritako zigorra ez dela bete.

Jakinarazi bekio ebazpen hau Gasteizko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari, eta, halaber, aditzera eman bekio ezen, arrazoiko epe baten barruan zigortua agertzen ez bada, epaitegi honi komunikatu beharko diola hori.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut».

Jean Marie Hutu-ri jakinarazpena egiteko balio dezan, non dagoen ez baitakigu, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko irailaren 3an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala