Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4153

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 772/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 772/2014, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Sandra Patrica Palomino Hurtado.

Abokatua: Blanca de la Peña Bernal.

Prokuradorea: Maria Teresa de la Cruz Martinez.

Demandatua: Jesus Edinson Mendez Urrea.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-04an. Hona hemen epaitza:

317/2015 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamabosteko ekainaren laua.

Belén González Martínek, Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 772/2014 prozeduran autoak. Eta horietan parteak honakoak izan dira: demandatzaile legez Sandra Patricia Palomino Hurtado, De la Cruz prokuradorearekin; demandatu legez Jesús Edison Mendez Urrea, auzi-ihesean dena, ordezkaritza prozesalik gabe; eta adingabekoen interesak defenditzearren Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Eta Erregearen izenean eta ondoko oinarriekin bat etorriaz ebazpena eman da:

Jesus Edinson Mendez Urrea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala