Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4151

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 694/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 694/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Claudia Karina Becerra Menacho.

Alderdi demandatua: Juan Carlos Viveros Lozano.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Nik, Sergio Piñan Suarez-ek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: 694/2014 zenbakiarekin, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan, zeinaren autoetan ebazpena eman den, interesdunak eskura duena bulego honetan.

Helbide ezagunik ez duenez, Juan Carlos Viveros Lozano demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao, 2015eko irailaren 1a.

Idazkari judiziala.

SERGIO PIÑAN SUAREZ.


Azterketa dokumentala