Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4149

EDIKTUA, abintestato-jaraunsleak deklaratzeari buruz bideratutako 791/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Miren Nekane Rodriguez Gomez-ek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen honek, honako hau

Jakinarazten dut: Enrique Perez Guerrero, ezkongabea, Jose eta Anaren semea, 1938ko azaroaren 1ean Murtzian jaioa eta 2014ko otsailaren 24an Bilbon hila (azken helbidea: udal horretako Errekalde Larraskitu kalea, 24 zk.), testamentua egin gabe hil denez, jaraunspeneko ondasunetako esku-hartze prozeduraren –epaitegi honetan bideratutakoaren– ondoriozko abintestato jaraunsleak deklaratzeko pieza bananduan, 2015-09-01ean hartutako Ebazpenaz, jaraunspen horretan eskubideren bat dutenei dei egitea erabaki da, hain zuzen ere, epaitegi honetara erreklamatzera ager daitezen, hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Kausatzailearekin duten ahaidetasuna frogatu beharko dute, eta, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko irailaren 1a.

EPAILE-MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala