Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4147

EDIKTUA, 607/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 607/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Ignacio Guerra Gimeno.

Prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.

Demandatua: Sky Courier XXI, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-01-09an. Hona hemen:

2/2015 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martínez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urtarrilaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Ignacio Guerra Gimeno.

Prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.

Alderdi demandatua: Sky Courier XXI, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak oro har.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Banco Santander, S.A. erakundearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Sky Courier XXI, S.L. sozietatearen aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 32.504,39 euro, itundutako interesak eta prozedurako kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4683 0000 04 0607 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Sky Courier XXI, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala