Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4137

EBAZPENA, 2015eko irailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, 2015-2016rako antolatu den Hirigintzako XLI. (41) ikastaroa egiteko matrikula-bekak esleitzen dira. Bilbon egingo da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatuta.

IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak 2015eko uztailaren 1ean emandako Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen erakunde horren mende dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak 2015-2016rako Bilbon antolatu duen ikastaro hau egiteko: Hirigintzako XLI. (41) ikastaroa. Era berean, ikastaro horretan parte hartzeko 4 matrikula-beka eskatzeko deialdia egin zen (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk)

Deialdiaren II. eranskinean, Bilbon 2015-2016an egingo den Hirigintzako XLI. (41) ikastaroan parte-hartzeko 4 matrikula-beketarako betekizunak ezarri ziren

LHIEEren Kontseilu Errektorea bilduta eta epaimahai kalifikatzaile gisa eratuta, 2015eko irailaren 2an, onartuen eta baztertuen zerrenda erabaki zen. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, deialdiaren II. eranskinari jarraikiz, behin betiko egin zen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

2015eko irailaren 21ean, Arantza Garate Olasok eskabideari uko egin dio.

Deialdi honetan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, epaimahia denak, 2015eko irailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, matrikula-beka zeinek irabazi dituen zehaztu da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2015-2016an Bilbon egingo den Hirigintzako XLI. (41) ikastaroaren matrikula ordaintzeko 4 bekak esleitzea eta beka horiei dagokien diru-laguntza onartzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera:

Insausti Jolonch, Pau (Geografia eta Lurralde Antolamenduan graduatua) (puntuazioa: 7,71).

Senra Vera, Itziar (Soziologian lizentziaduna) (puntuazioa: 6,80).

González García, Patricia (Arkitektoa) (puntuazioa: 6,03).

Garcia Angulo, Maria (Arkitektoa) (puntuazioa: 5,84).

Bigarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honek jakinarazten den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena jakinarazten den edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo, bestela, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoari buruzko berariazko ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da hura.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala