Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2015eko urriaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4136

EBAZPENA, 2015eko irailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. (39) Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. (40) Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez (2015eko uztailaren 1eko EHAA, 122. zk.), Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako hirigintzako ikastaroetan aurreikusitako praktikaldia arautu zen (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia).

LHIEEren Kontseilu Errektorea bilduta eta epaimahai kalifikatzaile gisa eratuta, 2015eko irailaren 2an, onartuen eta baztertuen zerrenda erabaki zen. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, deialdiaren 10.7 artikuluari jarraikiz, behin betiko egin zen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Epaimahai kalifikatzaileak, 2015eko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, 2015eko ekainaren 24ko Ebazpenaren esleipen-proposamena egin du, 10.8 artikuluari jarraikiz. Ikasleak ordenatzeko, honako hauek izan dira kontuan: batetik, ikasle horiek egindako sei moduluetako azterketetan lortutako balioespenaren batura, eta, bestetik, ikasle horiek zein erakunde lehenetsi duten praktikak egiteko. Erakundeei dagokienez, berriz, erakunde eta enpresa ordezkoen zerrenda egin da, eskaeren jasotze-dataren arabera.

Horrela, deialdian ezarritako arauak eta betekizunak kontuan hartuta, eta aurkeztutako eskaerak aztertuta, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, esleipen-proposamena egin dio IVAPeko zuzendariari. Horregatik, deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXIX. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) eta Donostiako XL. Hirigintza Ikastaroan (2014-2015) aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle zein erakunde esleipendunen zerrenda onartzea. Zerrenda horretan, ikasle eskatzaile bakoitzak hautatu duen erakundea jaso da. Esleipen hori egiteko, azterketen puntuazio-hurrenkerari jarraitu zaio, eta, horren arabera, kontuan izan da ikasleek zein erakunde lehenetsi eta hautatu duten praktikak egiteko.

Fernández Azkue, Almudena (arkitektoa), Santurtziko Udalean.

Herrero Alonso, Saray (arkitektoa), Erandioko Udalean.

Martín Fonseca, Angel (arkitektoa), Amorebieta-Etxanoko Udalean.

García Borreguero Viota, Alfonso (arkitektoa), Valle de Trápaga-Trapagarango Udalean.

Iraragorri Barrenengoa, Iratxe (arkitektoa), Bilboko Udalean.

Bonet Badiola, Iñigo (arkitektoa), Sestaoko Udalean.

López Goiti, Itxasne (arkitektoa), Erandioko Udalean.

Ibarra Lira, Jon (Zuzenbideko lizentziatua), Getxoko Udalean.

Belloso Uribe, Miren Amaia (Zuzenbideko lizentziatua), Zarauzko Udalean.

Batarrita Aguirreche, Argia (arkitektoa), Gorlizeko Udalean.

Gorostiaga Requejo, Borja (arkitektoa), Bilboko Udalean.

Bigarren artikulua.– Aditzera ematea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua praktiketan ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino txikiagoa baita.

Hirugarren artikulua.– Erakunde esleipendun ordezkoak izendatzea (eskaeraren sarrera-dataren arabera), uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako titulaziodun ikasleen eskaera-kopuru nahikorik.

Paisaia, S.L. (Biologiako lizentziatua eskatu zuen).

Legutioko Udala (zehaztu gabe).

Elorrioko Udala (arkitektoa eta Zuzenbideko lizentziatua eskatu zuen).

Gordexolako Udala (arkitektoa eskatu zuen).

Zamudioko Udala (Zuzenbideko lizentziatua eta arkitektoa eskatu zuen).

Hondarribiko Udala (Zuzenbideko lizentziatua eskatu zuen).

Vitoria-Gasteizko Udala (arkitektoa eta Zuzenbideko lizentziatua eskatu zuen).

Alonsotegiko Udala (arkitektoa eskatu zuen).

Laugarren artikulua.– Interesdunei jakinarazpena egitea. Esleipen-ebazpena IVAPen web-orrian eta IVAPeko iragarki-tauletan argitaratzea. Esleipen-ebazpena EHAAn argitaratzea..

Bosgarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek jakinarazten den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena jakinarazten den edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo, bestela, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoari buruzko berariazko ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da hura.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala