Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2015eko irailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3784

IRAGARKIA, Lan Osasun Arloari mediku-laguntzaren zerbitzua kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipena argitara emateko dena.

1.– Erakunde kontratugilea.

a) Kontratazio-organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratuaren deskribapena: enpresako Lan Osasun Arlorako mediku-laguntzaren zerbitzua; mankomunatua Euskotrenerako eta Euskal Trenbide Sarerako.

b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

c) Burutzeko epea: 2 urte, gehi urtebeteko bi luzapen egiteko aukera.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren urteko gehieneko aurrekontua hogeita zortzi mila (28.000) eurokoa da, kontzeptu guztiak barne daudela, BEZa izan ezik.

5.– Bermeak: baldintza-pleguen arabera.

6.– Esleipena.

Esleipenduna: Igualatorio Médico Quirúrgico, S.A., urteko guztizko zenbateko honegatik: hamazortzi mila seiehun eta sei euro eta berrogei zentimo (18.606,40), BEZa kanpo.

7.– Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipenduna izango den enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2015eko abuztuaren 19a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala