Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2015eko irailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3783

IRAGARKIA, Urola Unitate Hidrologikoaren eremuan emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze Prozesuari eta Ur-aprobetxamenduek errespetatu beharreko gutxieneko ur-emari ekologikoak jakinarazteari buruzkoa.

Indarrean dauden emakidei aplikatuko zaie emari ekologikoen erregimena, horien titularrei jakinarazten zaienetik, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa onartzen duen ekainaren 7ko 400/2013 Errege Dekretuaren 15.1 artikuluari jarraikiz.

Era berean, Errege Dekretu horren 15.2 artikuluak adierazten du, emari ekologikoen erregimena titularrei jakinarazi aurretik, Hitzartze prozesu bati ekingo zaiola, Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduaren 18.3. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aipaturiko artikulu horiek betez, Uraren Euskal Agentziak, dituen eskumenen esparruan, Hitzartze prozesuari ekin dio unitate hidrologikoz unitate hidrologiko, emari ekologikoen erregimena ezartze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroetan. Prozesu horrek gainera, parte hartzea bermatzen du bi urratsetan behintzat: informazioari eta kontsulta publikoari dagokien urratsetan.

Informazio publikoaren urratsari dagokionez, Uraren Euskal Agentziak jendearentzat eskuragarri jarri du web-orrian Hitzartze prozesuari buruz jakin beharreko informazioa (www.uragentzia.eus). Bertan bildu dira prozesua arautzen duten arau nagusiak, azterketak eta dokumentu teknikoak; horien artean «Dibulgazio dokumentua» deritzona. Dokumentu horrek Hitzartze Prozesua garatzeko aurreikusita dauden prozedura-urratsak laburbiltzen ditu eta ur-aprobetxamenduak A eta B taldeetan sailkatzeko erabaki diren irizpideak identifikatzen ditu. Horrez gain, aipatutako web-ean GIS bisorea ere eskegi da, eta, horren bitartez, ur-aprobetxamenduaren hargune-puntu zehatz bakoitzaren emari ekologikoaren erregimenaren kontsulta espaziala egiteko aukera ahalbidetzen da. Azkenik, Hitzartze prozesuaren garapenaren gaineko informazioa ere eskuragarri dago, unitate hidrologikoz unitate hidrologiko.

Bigarren urratsari dagokionez, 2015eko otsailaren 20ko Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpenarekin bat etorriz, «Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze prozesua – Urola Unitate Hidrologikoa – (2015eko otsaila)» delako dokumentuari hilabeteko epea eman zitzaion kontsulta publikorako. Ebazpen hori 2015eko martxoaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean –48 zenbakian– argitaratu zen, bai eta Urola UHren barruan dauden udalen iragarki-tauletan ere.

Aldi berean, Hitzartze prozesu horren objektu diren Urola UHko zenbait ur- aprobetxamendu Natura 2000 Sarean eta Espezie Mehatxatuen Interes Bereziko Eremuan sartuta daudela-eta, 2015eko otsailaren 24ko idatziaren bitartez, delako prozesuaz eta eremu horretako kontsulta publikoari hasiera eman zitzaiola jakinarazi zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari.

Behin kontsulta publikoaren epea bukatu denean, 2015eko uztailaren 13ko Ebazpenaren bitartez, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak «Emari ekologikoen erregimena ezartzeko Hitzartze prozesua –Urola Unitate Hidrologikoa– (2015eko ekaina)» delako behin-betiko dokumentuari onespena eman dio, dokumentuan dauden A taldeko ur-aprobetxamenduen Hitzartze prozesua bukatutzat emanez. Ur-aprobetxamendu horiek I. eranskinean daude.

Horiek horrela, Uraren Euskal Agentziak duen informazioarekin bat etorriaz, 400/2013 Errege Dekretuaren 15.1 artikuluari jarraikiz, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera: «Prozedura bateko interesdunak zein diren ezagutzen ez denean, jakinarazpenetarako duten tokia edo artikulu honen 1. puntuan adierazitako baliabidea ezagutzen ez denean, edota jakinarazpena egiten saiatu arren ezin izan denean egin, jakinarazpena estatuko aldizkari ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez egingo da.», I. eranskinean jaso diren ur-aprobetxamenduen titularrei gutxieneko emari ekologikoak eta ur-aprobetxamenduetan kontuan izan behar dituzten baldintzak jakinarazten zaizkie.

a) Ondorengo hauek izango dira hargunetik edo harguneetatik uretan behera berehalakoan dagoen puntuan aprobetxamenduek errespetatu beharreko gutxieneko emari ekologikoak:

a.1.– 400/2013 Errege Dekretuaren 8.1 eranskinean jasotakoa aplikatzearen ondorioz ateratzen diren gutxieneko emari ekologikoak. Bertan biltzen dira aintzat hartutako azaleko ur edo ur-masaren ibaian beherako muturrari dagozkion gutxieneko emari ekologikoak.

a.2.– 8.1 eranskinean agertzen diren puntuekin bat ez datozen kasuetarako, harguneetan bermatu beharreko emari ekologikoen ezarpena aipatu Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako arauak jarraiki egingo da.

Aurrekoarekin lotuta, arestian aipatu den bezala, jakinarazten da Uraren Euskal Agentziaren web-orrialdean GIS bisorea eskegi dela eta, horren bitartez, ur-aprobetxamenduaren hargune-puntu zehatz bakoitzaren emari ekologikoaren erregimenaren kontsulta espaziala egiteko aukera ahalbidetzen dela.

b) Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez 6 hilabeteko epean, titularrak eginda izan beharko ditu gutxieneko emari ekologiko horiek bete daitezen beharrezko jarduketak, baldin eta titularrari epea luzatu zaion jakinarazpenik izan ez badu, betiere.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 24a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala