Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2015eko irailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3779

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, 2015eko ekainaren 25ean, 20-OT-F-2015-5 zehapen-espedientean, instrukzio-egileak emandako Ebazpen-proposamena jakinarazteko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Horrelako hutsak atzeman dira, 2015eko ekainaren 25ean, 20-OT-F-2015-5 zehapen-espedientean, instrukzio-egileak emandako Ebazpen-proposamena jakinarazteko den iragarkian (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2015eko abuztuaren 27koa, 162. zk.) eta honela zuzendu dira:

2015/3652 (1/1) orrialdean, bi testuetan, gaztelaniazkoan zein euskarazkoan, hau esaten den lekuan:

«(...), ebazpe-proposamena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari bidaliko zaio».

Honako hau esan behar du:

«(...), ebazpen-proposamena Turismoko zuzendariari bidaliko zaio».


Azterketa dokumentala