Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2015eko irailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3776

EDIKTUA, 318/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 318/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Julia Orue-Rementeria Elorriagak eskatuta, Benito Oleaga Orue Rementeriaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

160/2015 EPAIA

Epailea: Paula Boix Sampedro andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko uztailaren zortzia.

Alderdi demandatzailea: Julia Orue-Rementeria Elorriaga eta Benito Oleaga Furiaren jaso gabeko jarauntsiaren jaraunspen-erkidegoa.

Abokatua: Angel Vallenilla Serrano.

Prokuradorea: Paula Basterreche Arcocha.

Alderdi demandatua: Benito Oleaga Orue Rementeria.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hiri-errentamendua.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Benito Oleaga Orue Rementeriaren aurka Julia Orue-Rementeria Elorriaga eta Benito Oleaga Furiaren jaso gabeko jarauntsiaren jaraunspen-erkidegoak jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileei honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 129.688,05 euro, gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak eta prozesuaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4751. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Benito Oleaga Orue Rementeria demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko uztailaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala