Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2015eko irailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3775

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 20koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2015eko ekainaren 24ko Ebazpena, «Akuaponia teknika erabiliz, Tilapia arrainaren hazkuntza jasangarria» akuikultura industrializatzeko Ner Breen Proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako huts bat atzeman da Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2015eko ekainaren 24ko Ebazpenaren testuan (2015eko uztailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 130. zk.). Ebazpen horren bidez, jendaurrean jartzen da «Akuaponia teknika erabiliz, Tilapia arrainaren hazkuntza jasangarria» akuikultura industrializatzeko Ner Breen Proiektua. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Ebazpen-zatiko lehen paragrafoan, 2015/3112 (1/1) orrialdean,

Honela dio:

«Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita».

Baina honela esan behar du:

«Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 20a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala