Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3766

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 21ekoa, Osalaneko zuzendari nagusiarena, 1/2015-SL zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Espediente hori Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak hasi zuen.

Eranskinean ageri den ebazpen-proposamenaren esanbidezko jakinarazpena egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen –Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoaren– 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez, honako iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten da 2015eko ekainaren 11n 1/2015-SL zehapen-espedientearen ebazpen-proposamena egin duela espedientearen instrukzio-egileak, ustez osasun-araudiaren arau-hauste astun bat egin delako.

Legezko ohartarazpenak:

– 15 eguneko epea dago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, ebazpen-proposamena aztertzeko eta egokitzat jotzen diren alegazioak egiteko. Epe horretan, espedientea azter daiteke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zerbitzu zentraletan (Dinamita bidea, z/g, Barakaldo), eta espedientean jasota dauden agirien kopia lortzeko aukera dago.

(Ikus .PDF)

Barakaldo, 2015eko uztailaren 21a.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala