Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3764

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren ebazpenak jakinaraztekoa. Ebazpen horien bidez ebazten da behin betiko baja ematea EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan etxebizitza partikularreko geletan ostatua eskaintzen duten zenbait establezimenduei.

Saiatu gara aipatu establezimenduei jakinarazpena egiten espedientean ageri den helbidean, baina ez dugu lortu; beraz, iragarki hau argitaratzen dugu.

ERABAKIAREN LABURPENA

Lurralde Ordezkaritza ohartu da etxebizitza partikularreko geletan ez dutela gehiago ostatua eskaintzen.

Ondorioz, irailaren 2ko 199/2003 Dekretuaren 11. artikuluan xedatuan oinarriturik, erabakitzen da establezimendu horiei baja ematea EAEko Turismo arloko Enpresen Erregistroan.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

(Ikus .PDF)

Donostia, 2015eko uztailaren 2a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

FRANCISCO JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.


Azterketa dokumentala