Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3763

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Donostia lineako Zaldibar-Mallabia zatian trenbidea berriztatzeko trabesen horniduraren lizitazioari buruzko iragarkia aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak hauteman dira 2015eko uztailaren 30eko 143 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Euskal Trenbide Sarearen iragarki honetan: Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Donostia lineako Zaldibar-Mallabia zatian trenbidea berriztatzeko trabesen horniduraren lizitazioa argitaratzen duen iragarkian; ondorioz, aldaketa hauek sartu behar dira:

2015/3388 orrialdean (2/1), hau esaten duen lekuan:

«4.- Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hirurehun eta hogeita bost mila ehun eta bost (325.105) euro, BEZik gabe».

Hau esan behar du:

«4.- Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrehun eta hiru mila bostehun eta berrogeita hamar (203.550) euro, BEZik gabe».

Bilbao, 2015eko abuztuaren 26a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala