Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3761

IRAGARKIA, xede hau duen kontratuaren lizitazioa egiteko dena: bizi-euskarri aurreratuko asistentzia-anbulantzia bidezko garraio sanitarioaren zerbitzua ematea Euskadiko Osasun Sistemaren erabiltzaileei Gipuzkoako Osasun Barrutian.

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

c) Espediente-zenbakia: 37/2015-GSP.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Xedearen deskribapena: bizi-euskarri aurreratuko asistentzia-anbulantzia bidezko garraio sanitarioaren zerbitzua ematea Euskadiko Osasun Sistemaren erabiltzaileei Gipuzkoako Osasun Barrutian.

c) Lote-banaketa eta kopurua: bai, hiru.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: hainbat irizpide.

d) Esleipen-irizpideak:

Formula aplikatuta: 55 puntu.

Balio-judizioaren bidez: beste 45 puntu.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua eta kontratuaren iraupena.

a) Guztira: 149.182,68 euro (BEZik gabeko jarduera).

– 1. lotea: 71.825,72 euro.

– 2. lotea: 71.825,72 euro.

– 3. lotea: 5.531,24 euro.

b) Kontratuaren iraupena: 2015eko abenduaren 1etik abenduaren 31ra.

c) Luzapenak: bai.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Erakundea: Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Antso Jakitunaren hiribidea 35. zk.

c) Herria eta posta-kodea: Donostia 20010.

d) Telefonoa: 943 02 30 00.

e) Telefaxa: 943 02 30 93.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 21a.

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: http://www.contratacion.info eta http://www.contratacion.euskadi.eus

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: kaudimen ekonomiko-finantzarioa, teknikoa eta profesionala eta behar besteko antolakuntza; karatulan eta administrazio-klausula berezien orrian daude zehaztuta.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 22a, 14:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan, administrazio-klausula berezien orrian eta baldintza teknikoen orrian adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako erregistroa, Antso Jakitunaren hiribidea 35. zk, 20010, Donostia-San Sebastián.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Antso Jakitunaren hiribidea 35. zk.

c) Herria: Donostia.

e) C gutun-azalak irekitzea:

Data: 2015eko urriaren 1a.

Ordua: 11:00ak.

B gutun-azalak irekitzea:

Data: 2015eko urriaren 19a.

Ordua: 11:00ak.

Eskaintzak irekitzeko adierazitako datarik, ordurik edo tokirik aldatu behar izanez gero, kontratugilearen profilaren bidez emango da aditzera.

10.– Iragarkien gastuak. Enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

Donostia, 2015eko abuztuaren 24a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSÉ CRUZ AGUIRRE LÓPEZ.


Azterketa dokumentala