Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3759

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 624/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Raquel Pérez De Lazárraga Villanuevak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen 624/2015 prozedura bideratu da, Javier Jose Garciandia Mugicak eta Jose Manuel Mozos Mugicak eskatuta, finka hau immatrikulatzeko:

Aramaioko 2061 finka: landa-finka, Aramaioko udal-mugartean kokatuta dagoen mendi soila, Pausbaso izenekoa. Ehun eta laurogeita hiru area eta laurogeita hamahiru zentiarea ditu. Mugakideak: iparraldean, Bernardo Jauregui; hegoaldean, María Jauregui; ekialdean, Bernardo Jauregui; eta, mendebaldean, Agustin Arriolabengoa eta Blas Zabala.

Finka Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko jabetza-erregistroan dago inskribatuta.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala