Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3758

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 285/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Epaia eman da Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratu den adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 285/2014 prozeduran. Prozedura hori, Juan Ramon Goikoetxea Elokak eskatuta hasi da, Ivelisse Consoro Ramirezen aurka. Honako hauek dira epaiaren idazpurua eta epaitza:

79/2015 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Juan Ramon Goikoetxea Elola.

Abokatua: Juan Miguel Garmendia Madariaga.

Prokuradorea: Maria Vega Perez Arroyo.

Alderdi demandatua: Ivelisse Consoro Ramirez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..................... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ivelisse Consoro Ramirez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko uztailaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala