Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3756

EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruz bideratutako 212/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 212/2014 judizio arrunta.

Demandatzailea: Maria Pilar Bereciartua Barricat.

Abokatua: Sonia Maria Herrero Corral.

Prokuradorea: Iñigo Hernandez Martin.

Demandatuak: Imran Asif Ashig, Ghulam Alchtar Muhammad, Bilal Muhammad, Yasir Imtiaz, Muhammad Arshad Bashir eta Ghulam Abbas Tiwana.

Gaia: hiri-errentamenduak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-07-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Maria Pilar Bereciartua Barricat-en ordezkaritzak jarritako demanda, honako hauen aurka: Imran Asif Ashig, Muhammad Arshad Bashi, eta Ghulam Alchtar Muhamad, bai eta Bilal Muhammad, Yasir Imtiaz eta Ghulam Abbas Tiwana ere. Horrenbestez, auzi-jartzaileari modu solidarioan 2.668,68 euro –hiru azkenak 830 euro gehienez– gehi epai honen hirugarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala alderdiei, beraren aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu adieraziaz.

Imran Asif Ashig, Bilal Muhammad, Muhammad Arshad Bashir eta Ghulam Abbas Tiwana demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala