Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3755

EDIKTUA, 594/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bizkaiko Foru Aldundiak eskatuta, guraso-ahala kentzeko Bilboko (Bizkaia) lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegian Maria Antonia Ruiz Obieta andrearen aurka bideratu den 594/2013 prozedura arruntean epaia eman da. Hauek dira epaiaren idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

273/2015 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Abokatua: Jorge Alciturri Imaz.

Prokuradorea: Maria Montserrat Colina Martinez.

Alderdi demandatua: Maria Antonia Ruiz Obieta (auzi-ihesean).

Alderdi demandatua: XXXXX

Abokatua: Patricia Arrinda Sanzberro.

Prokuradorea: Veronica Blanco Cuende.

Judizioko gaia: guraso-ahala kentzea.

EPAITZA

Osorik baiesten du Bizkaiko Foru Aldundiak María Antonia Ruiz Obieta-ren eta XXXXX-(r)en aurka jarri duen demanda, guraso-ahala kentzeari buruzkoa. Horregatik, María Antonia Ruiz Obieta-ri eta XXXXX-(r)i alaba adingabearen gain duten guraso-ahala guztiz kentzeko agintzen dut, prozesuko kosturik ezarri gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Maria Antonia Ruiz Obieta demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko maiatzaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala