Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3752

EDIKTUA, 91/2015-E falta-judizio azkarraren apelazio-erroiluaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 91/2015-E falta-judizio azkarraren apelazio-erroilua.

Jatorrizko prozedura: 2210/2015 berehalako falta-judizioa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Apelatzailea: Marcos Borrella Sanchez.

Apelatua: Fiskaltza.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta haren idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote, hitzez hitz:

FALTA-JUDIZIOAREN APELAZIOA

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegiak, zein Raul Aztiria Sánchez magistratuak osatzen baitu pertsona bakarreko auzitegi bezala, honako epai hau eman du, erregearen izenean, 2015eko uztailaren 3an:

234/2015 EPAIA

Marcos Borrella Sánchez jaunak zigor apelazio-errekurtsoa (2210/2015 berehalako falta-judizioaren 91/2015 erroilua) aurkeztu du, bere izenean, ordena publikoaren aurka Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Instrukzioko Epaitegian bideratutako 2210/2015 zenbakiko falta-judizio azkarraren ondorioz 2015-05-22an emandako 314/2015 epaiaren aurka. Ministerio Fiskala da alderdi apelatua.

EPAITZA

Ezesten dut Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak 2015eko maiatzaren 22an emandako 2210/2015 epaiaren aurka Marcos Borrella Sánchez jaunak jarritako apelazio-errekurtsoa, eta, beraz, errekurritutako ebazpena bere zehaztasun guztiekin berresten dut. Gora jotzeko errekurtsoaren kostuen gaineko deklarazioa ofizioz egingo da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Marcos Borrella Sánchez jaunaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaiaren jakinarazpen-eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 16a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala