Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3749

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, artzain-txakurren 2015eko lehiaketa ofizialak finkatzekoa.

Artzain-txakurren inguruan lehiaketa eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortu, eta lehiaketa nahiz gertakizun ofizialak aintzatesten dituen Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduaren 2. artikuluak xedatutakoarekin bat (EHAA, 1999ko abuztuaren 30a, 165. zk.), eta aginduan eskatutakoak beteta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Artzain-txakurren lehiaketa ofizialak finkatzea 2015erako, ebazpen honi atxikitako eranskinean azaltzen den moduan.

Bigarrena.– Aurkeztu ahal izango dira bertako arrazen aleak, euskal artzain-txakurrak eta gure artaldeekin betidanik lan egin duten bestelako arrazak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 7a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala