Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3742

EDIKTUA, 174/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 174/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Abdelhak Ben Yahia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Bouchaib Abouchari.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean, 137/2015 epaia eman zen 2015-07-02an. Hau dio epaitzak:

Abdelhak Ben Yahia jaunak Bouchaib Abouchari jaunaren aurka aurkeztu demanda osorik baiesten da; horrenbestez, demandatua 1.990 euro ordaintzera kondenatzen dut. Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen; beraz, bakoitzak ordainduko ditu dagozkionak, eta bienak direnak, egongo balira, erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Bouchaib Abouchari demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala