Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3741

EDIKTUA, 132/2015 berehalako hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizialak, honen fede eta lekukotza ematen dut:

132/2015 falta-judizio azkarrean, epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

22/2015 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko otsailaren hemezortzia.

Nik, Maria Jesus Boedo Escribanok, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, berehalako falta-judizioko 132/2015 autoak ikusi ditut. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Kumoh Myers honetara kondenatzen dut, agintaritza-agenteekiko errespetu-faltaren egile eta erantzulea den aldetik, Zigor Kodeko 634 artikuluan aurreikusi eta zigortuta dagoenez: 30 egunez, eguneko 2 euroko isuna ordaintzera, guztira 60 euro. Isuna ordaindu ezean, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko askatasuna kenduko zaio, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa. Prozesuaren kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta hurrengo egunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Kumoh Myers non dagoen ez dakigunez (AIZ: X2093667T), ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta, halaber, ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko duela epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko, organo honetako bulegora bertaratu beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), 2015eko ekainaren 22an.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala