Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3738

EDIKTUA, 370/2014 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Susana Perdiguero Ochoak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizialak,

Fede ematen dut: 446/2014 berehalako falta judizioaren gainean, epaia eman da, eta epaitza honakoa da hitzez hitz:

EPAITZA

Bidezkoa da Aleni Prohorov jauna kondenatzea, ebasketa-falta baten egilea baita. Hori dela eta, 30 egunean, eguneko 4 euroko isuna ordaindu beharko du, hau da, guztira 120 euro, eta, gainera, ZKko 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Sortutako kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Erantzukizun zibila: salatuak 4,80 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio solidarioki kaltetuari.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia. Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

(Ikus .PDF)

Eta jasota gera dadin eta Aleni Prohorov-i jakinarazteko balio dezan, ematen dut hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko uztailaren hiruan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala