Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3737

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 115/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 115/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: A. Q. F.

Abokatua: Gorka Perez Fernandez.

Prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.

Demandatua: Mamadu Lamine Carantai Fati.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioaren gainean epaia eman da; epaitza honako hau da:

EPAITZA

Partez baiesten dut A. Q. F. andreak Mamadu Lamine Carantai Fati jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX y XXXXX alaba adingabeen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Eten egiten zaio Mamadu Lamine Carantai Fati jaunari alderdi bien alaben gaineko guraso-ahala; izan ere, ama bakarrik baliatuko da ahal horretaz. Era berean, amari esleitzen zaizkio alaben zaintza eta jagoletza. Ez da komunikazio- eta egonaldi-araubiderik ezartzen zaintza ez duen gurasoaren alde.

B) Ezkontideen seme-alaben aldeko mantenu-pentsio bat ezartzea, zaintza ez duen gurasoaren kargura, hilean kontzeptu guztietan jasotzen dituen diru-sarrera likido guztien % 30ekoa, eta, betiere, gutxienez hileko 150 eurokoa seme-alaba bakoitzeko (300 euro, guztira); hileko lehen bost egunetan ordaindu beharko du pentsioa. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Seme-alaba adingabeen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, % 50 bakoitzak. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emandakotzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin badu eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..................... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mamadu Lamine Carantai Fati demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko uztailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala