Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3736

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 300/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (300/2014).

Alderdi demandatzailea: Carmen Julia Bermeo Tigre.

Alderdi demandatua: Joanquin Antonio Añez Ortiz.

Gaia: seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

EPAITZA

Partez baiesten dut C.J.A.B.T. andreak J.A.A.O. jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX seme adingabearen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Amari esleitzen dizkiot seme adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, bi gurasoena izango da. Komunikazio- eta egonaldi-araubidea ezartzen da zaintza ez duen gurasoaren alde: bi larunbatetik behin, goizeko hamarretatik arratsaldeko zazpietara.

B) Ezkontideen semearentzat mantenu-pentsio bat ezartzen dut, zaintza ez duen gurasoaren kargura, hilean kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen diru-sarrera garbien % 25ekoa, eta, betiere, gutxienez hileko 120 eurokoa, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Seme/alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Nik, idazkari judiziala naizen aldetik, horren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hemezortzian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala