Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3735

EDIKTUA, 219/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzko L2 219/2015 apelazioa.

Errekurtsogilea: Yanely Gomez Muñoz.

Abokatua: Armando Perez Matanzas.

Prokuradorea: Jasone Elorduy Simon.

Alderdi errekurritua: Paulo Alfredo Arroyo eta Fiskaltza.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-06-24an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Yanely Gómez Muñoz-ek aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, ezkontzaz kanpoko seme-alabekin lotutako neurrien autoetan (333/2012 zk.) Bilboko lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegiko magistratu-epaileak emandako epaiaren aurkakoa. Beraz, errebokatu egiten dugu epaia. Demanda zati batean baietsita, hau erabakitzen dugu: 1) Amari ematea ezkontzako seme adingabearen zaintza eta jagoletza; 2) aitak bere seme-alaba adingabeei ordaindu behar dien mantenu-pentsioa ezartzea; pentsio hori hilean 100 eurokoa izango da seme-alaba bakoitzeko.

Ez da ematen kostuen gaineko erabakirik.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4704 0000 00 0219 15. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Gure epai honen bitartez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dugu.

Paulo Alfredo Arroyo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala