Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3734

EDIKTUA, ez ordaintzearen eraginezko utzarazpenari buruz jarraitutako 129/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 129/2015 errenta ez ordaintzeagatiko utzarazpenari buruzko hitzezko autoak.

Errekurtsogilea: Jose Agustin Olaizola Ansorregi.

Abokatua: José Angel Campano Muro.

Prokuradorea: Carlos Muniategui Landa.

Alderdi errekurritua: Youssef Chaiba.

Gaia: Ez ordaintzearen ondoriozko utzarazpena.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-06-29an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Agustín Olaizola Ansorregui jaunaren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Gernikako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2015eko otsailaren 20an 2014ko 325. zenbakiko hitzezko judizioan eman zuen epaiaren kontrakoa (judizio horren ondorio da erroilu hau). Beraz, ebazpen hori errebokatu egin behar da, eta hala egiten dugu, eta ondorioz, baietsi egiten dut Youssef Chaiba jaunaren kontra jarritako demanda, eta Markinako Atxondoa auzoko 13-2. helbidean dagoen etxebizitzaren utzarazpena burutu behar da. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut deklarazio hau onartu eta betetzera. Demandatuari ezartzen dizkiot bi auzialdietan sortutako kostuak, eta bere horretan uzten ditut ebazpeneko gainerako erabakiak, baldin eta epai honen kontrakoak ez badira.

Bidal bitez autoak eta epai honen testigantza jatorrizko epaitegira, epaia bera bete dadin.

Alderdi errekurtsogileari itzul bekio errekurritzeko egindako gordailuaren zenbatekoa.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4738 0000 0230 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-haustearengatiko ezohiko errekurtsorako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Youssef Chaiba demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala