Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2015eko irailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3732

AGINDUA, 2015eko abuztuaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, luzatu egiten da 2015-2016 ikasturtean baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea.

2015eko abuztuaren 6an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2015eko uztailaren 16ko Agindua. Agindu horren bidez, dei egiten zaie itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, 2015-2016 ikasturtean parte har dezaten baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuan.

Agindu horren 7. artikuluan hau aipatzen da: hilabete egongo da eskabideak aurkezteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Eskabidea https://www.euskadi.net egoitza elektronikoan aurkeztu beharko da, bitarteko elektronikoak erabiliz.

Deialdi hau urteko sasoi honetan argitaratzeak ekar ditzakeen zailtasunak aztertu ostean, ondorioztatu da ezarritako epea, kasu askotan, agian ez dela nahikoa izango eskatutako proiektua egin eta eskabidea aurkezteko.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea luzatzea 2015eko irailaren 11ko 24:00etara arte.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala