Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3726

EDIKTUA, 2015eko uztailaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, PH/B/465/2013 espedienteari buruzkoa.

José Javier Losantos Omar jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendari denak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Ahalegina egin da ondoren aipatutako pertsonei bertan adierazitako administrazio-egintzak (haiei lotutakoak) jakinarazteko, baina, zenbait arrazoi direla-eta, ezin izan zaizkie jakinarazi.

Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan (Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketa kontuan hartuta) eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Horretarako, honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskura dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 16a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala