Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3722

IRAGARKIA, lizitazio publikoa, irekia, Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioaren idazkaritza teknikoa kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa.

b) Espedientea izapidetuko duen organoa: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza berezi eta preskripzio teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: Euskadiko Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 9 hilabete, beste 9 hilabetez luzatu ahalko delarik.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehienezko aurrekontua lehenengo 9 hilabeteetarako, 97.500 eurotakoa da, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) Entitatea: Fundación Joven Orquesta de Euskal Herria-Euskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1., Lakua 3, «O» eraikina, 3 solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 60.

e) Faxa: 945 01 95 31.

f) Web lekua: www.egofundazioa.org

7.– Kontratistaren betebehar bereziak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: berariazko klausula eta preskripzio teknikoen pleguaren azalean dagokion atalean zehazten dena.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: egutegiko 15 egunetan, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztuko dira: «A», «B» eta «C», berariazko klausula eta preskripzio teknikoen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia/San Sebastián kalea, 1. Lakua 1 eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea: eskaintzak www.egofundazioa.org web tokian zehaztuko den lekuan, egunean eta orduan irekiko dira.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide egongo dira, ondoren zehazten direnak, klausula berezi eta preskripzio teknikoen pleguaren azaleko dagokion atalean adierazten denaren arabera:

a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

–Eskaintza ekonomikoa.

Ponderazioa: 51 puntu.

b) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

– Eskaintzaren kalitate teknikoa.

Ponderazioa: 49 puntu.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-lekua: http://www.egofundazioa.org

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 7a.

Kultura Sustatzeko zuzendaria,

CLARA MONTERO TELLECHEA.


Azterketa dokumentala