Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO EPAITEGIA
3721

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 28/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Donostiako Epaitegia

Judizioa: 28/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Heidi Eliane Dorado Dorado.

Demandatua: Jose Gabriel Cespedes Villarroel.

Aipatu judizioan epaia eman da 2015-07-15ean, zeinaren epaitzan ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak arautzen baitira Heidi Eliane Dorado Dorado eta Jose Gabriel Cespedes Villarroelentzat beren seme adingabeari dagokionez; horrenbestez, honako gaien inguruko behin betiko neurriak hartu dira: guraso ahala, zaintza eta jagoletza, bisita-araubidea, mantenu-pentsioa eta ezohiko gastuak.

Jose Gabriel Cespedes Villarroel demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, 20 egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2015eko uztailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala