Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3719

EDIKTUA, 1076/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1076/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Antonia Morales Salgado eta Emiliano Yague Hernandez.

Abokatua: Javier Garcia Pascual.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Demandatua: Jose Joaquim Vasquez Peneda eta Construcciones Sarana, S.C.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-07-02an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Construcciones Sarana, S.C. eta José Joaquim Vasques-en aurka, Emiliano Yagüe Hernández-ek eta Antonia Morales Salgado-k aurkeztutako demanda osoan baiesten dut; hortaz, alderdi kontratugileek sinatu zuten obrako errentamendu-kontratua suntsitua dela deklaratzen dut, eta auzi-jartzaileei 17.000 euroko kalte-ordaina ematera kondenatzen ditut demandatuak. Bestalde, honako honetara kondenatzen ditu demandatuak: etxebizitzaren kanpoaldean, abandonaturik diren obrako gauzak eta materialak erretiratzera; baina betiere, kausaren instrukziotik ondorioztatzen dena eragotzi gabe.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jose Joaquim Vasquez Peneda eta Construcciones Sarana, S.C. demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala