Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2015eko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3717

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 83/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Getxoko (Bizkaia) lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 83/2014 prozedura bideratu da, Facunda Padilla Megias-ek eskatuta, German Tapia Uriona-ren aurka, auzigaia dibortzioa izanik. Prozeduran epaia eman da eta honakoak dira idazpurua eta epaitza:

101/2015 EPAIA

Epailea: Ignacio De La Mata Barranco.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Facunda Padilla Megias.

Abokatua: Alvaro Prado Falcon.

Prokuradorea: Jaime Corral Basterra.

Alderdi demandatua: German Tapia Uriona.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

1.– Facunda Padilla Megías-en eta Germán Tapia Uriona-ren arteko ezkontzaren dibortzioa dekretatzen da. Ezkontza hori El Carmen-en (Bolivia) egin zen, 2006ko otsailaren 25ean.

2.– Bien alaba adingabearekiko neurri gisa, hauek ezartzen dira: amak bakarrik izango ditu alaba adingabearen zaintza eta jagoletza, eta aitari eten egingo zaio guraso-ahala. Halaber, mantenuari dagokionez, aitak hileko bere diru-sarrera garbien % 20 ordaindu beharko du alaba adingabearentzat, betiere gutxienez 100 euro hilean.

3.– Ezkontzako ekonomia-sozietatea desegintzat deklaratzen da.

4.– Prozesuko kostuei buruzko kondena berezirik ez da egiten.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko ekainaren hamazazpian.

Eta German Tapia Uriona demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko uztailaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala